Espedientea ireki diote Farmaziako irakasle bati, eskolak ustez maskararik gabe emateagatik

Erredakzioa 2020ko urriaren 1a

Gasteizko Farmazia fakultatean izan da gertakaria. / EHU

Irakasle horrek Covid-19an positibo eman duela jakinarazi dute.

Euskal Herriko Unibertsitateak jakinarazi du Farmazia Fakultateko irakasle batek positiboa eman duela Covid-19an, antza denez, ikasturte hasieratik eskolak maskararik gabe emateagatik.

Gertaeraren berri jakin bezain laster, EHUk aplikatu beharreko protokoloa jarri zuen abian, eta horren berri eman zion Osakidetzari. Isilpeko informazio espediente bat ireki zuen kasuaren xehetasun guztiak ezagutzeko, eta egon litezkeen erantzukizunak  eskatzeko. Hamabost eguneko epean ebatziko dute espedientea.

EHUtik, era berean, unibertsitateko kide guztiei prebentzio eta segurtasun arauak betetzen jarraitzeko eskatu diete, eta "maskararen erabilera nahitaezkoa" dela gogoratu, pertsonen arteko distantzia edozein izanda ere.  

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago