Arin-arin ekintzaileen lehiaketan parte hartu nahi duzu?

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2020ko urriaren 1a

Urriaren 22an Orona Ideon antolatu den Enpresarean Azokan ekintzaileei zuzenduriko Arin-arin saioa egongo da. Parte-hartzaileek Garapen Iraunkorrerako Helburuen aplikazioarekin lotutako proiektuak edo ideiak azaldu beharko dituzte, hiru minututan, arin eta labur. Izen-ematea zabalik dago.

Bai Euskarari Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osaturiko epaimahaiak parte-hartzaileen aurkezpenak baloratu eta irabazle bat hautatuko du, ekimena gauzatzeko 2.000 euroko laguntza eskainiz

Baldintzak

Horretarako parte-hartzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte: 

  • Garapen Iraunkorreko Helburuekin lotura duten proiektuak izatea.
  • Proiektu berritzaileak izatea
  • Gipuzkoan aurrera eraman ahal izatea. 
  • Euskaraz aurkeztea eta proiektuaren buruzko informazioa gutxienez euskaraz izatea (web orria, euskarriak, sare sozialak…)

Parte hartu Arin-arin saioan

Arin-arin saioan parte hartu nahi duenak ondorengo galdetegia bete beharko du, urriaren 11 baino lehen

IZENA EMATEKO, BETE GALDETEGIA

2018ko edizioan Zocco Handmade proiektua izan zen arin-arin ekintzaileen lehiaketaren irabazlea, 2.000 euroko sariarekin. June Arrietak eta Iñigo Tejadak aurkeztu zuten ekimena, enpleguaren, formakuntzaren eta espazio partekatuen bidez emakumeak laguntzea helburu duena.

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago