Azalpen panelak Uribarri Ganboako urtegi azpian desagertutako herriak gogorarazteko

Erredakzioa 2020ko ira. 24a, 12:29
Urtegiaren eraikuntzari eta eragindako herriei buruzko informazioa dute panelek.

Sei gune ezberdinetan jarri dituzte. 

Arabako Diputazioak azalpen panelak jarri ditu Uribarri Ganboako urtegiaren inguruetan, urtegia eraiki eta gero osorik edo zati batean ur azpian desagertu ziren herriak gogorarazteko, eta haiek zeuden lekuak adierazteko. Hain justu ere, honako guneetan jarri dira: Garaioko informazio gunean; Landako aparkalekuan; Mendixurko parke ornitologikoko aparkalekuan; Uribarri Ganboan, urtegiko ibilbide berdearen alboan; Zuhatzako uharteko ontziralekuan eta presako begiratokian.

Proiektuan elkarlanean aritu dira tartean diren udalak, eta baita herritar talde bat: datu eta argazki historikoak biltzeaz arduratu dira eta gertatutakoaren oinarria diseinatu eta idatzi dute. 

Paneletan, urtegiari, haren eraikuntzari eta eragindako herriei buruzko informazio orokorra jaso da, honela banatuta: Uribarri Ganboa eta Langara Ganboa, Uribarri Ganboakoan; Landa, Marieta eta Larrintzar, Landakoan; Garaio eta Orenin, Garaiokoan; Mendixur, Azua eta Urizar, Mendixurko parke ornitologikokoan; eta Zuhatzu Ganboa, Mendizabal eta Landa, Zuhatzako ontziralekukoan.

Kartelek QR kodea ere badakarte; horren bidez informazio osatuagoa eskuratu daiteke Aldundiaren webgunera sartuta.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide