Teodoro Olarte 1936ko irailaren 18an fusilatu zuten, eta, guztira, Arabako Probintzia Kudeaketa Batzordea osatzen zuten Fronte Popularreko 15 kideetatik 9 hil zituzten tropa frankistek: Olartez gain, Daniel Diaz de Arcaya, Antonio Diaz Moreno, Modesto Manuel Azcona, Serviliano Etcheverry, Primitivo Herrero, Casto Guzman, Guillermo Lopez Ozaeta eta Jose Placer Martinez de Lezea.
Beste sei horietatik, Eduardo Lafuente Bizkaiko gerra-frontean hil zen, eta bost baino ez ziren bizirik atera, kartzela, erbestea eta Erantzukizun Politikoen Auzitegiaren isunak jaso ondoren: Julio Garcia, Juan Cruz Ruiz de Azua, Jose Maria Belaustegigoitia, Jose Castresana eta Jose Larreina.
Ezohiko omenaldia
Arabako Foru Aldundiko kudeaketa batzordeko lehendakaria zen Teodoro Olarte fusilatu zuten egun berean, omenaldia antolatu ohi dute Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek. Osasun egoera berezia dela eta, 84. urteurren honetan, frankismoak Araban errepresaliatutako pertsona guztiak omendu dituzte, baina ohiko ekitaldi instituzionalik gabe.
Besteak beste, Arabako Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiak omenaldia egin dute goizean, eta Araban frankismoaren diktadurak errepresaliatu zituen pertsonak goretsi dituzte. Lore eskaintzan, Gasteizko alkate Gorka Urtaranek eta Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek lore bana jarri dute Probintzia plazako frankismoaren biktimen monolitoan.
Ekitaldian, frankismoaren biktimei buruzko "egia osoa, justizia eta erreparazioa" eskatu ditu Ramiro Gonzalezek, "oraindik ere biktimak areketan" daudela kritikatuz.
Arabako azken presidente errepublikanoa
Horrez gain, Martxoak 3 Elkarteak Teodoro Olarte Aizpuru eta frankismoaren biktima guztiak omentzeko lore eskaintza egin du, eta Arabako azken presidente errepublikanoa izan zela gogoratu dute. "Memoria dugulako: egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak" aldarrikatu dituzte bertan.
1936????09????18
— Martxoak 3 #M3moria (@Martxoak3) September 18, 2020
Gaur, Teodoro Olarte Aizpuru, Arabako azken presidente errepublikanoa, erail zuten egunean:#Martxoak3 elkartearen ordezkaritzak frankismoaren biktima guztien omenez loreak eskeini ditu. #M3moria dugulako: Egia, Justizia, Erreparazioa eta Ez Errepikatzeko Bermeak. pic.twitter.com/q4xPydscw4
Arabako kereila
Bestalde, EH Bilduk ere omenaldia egin die Teodoro Olarte eta frankismoaren biktima arabarrei. Gainera, subiranistek egindako ekitaldian, Kike Fernandez de Pinedo batzarkideak gizateriaren aurkako krimenengatik Batzar Nagusiek onartutako Arabako kereila martxan jartzeko eskatu dio Aldundiari.
????TEODORO OLARTE GOGOAN.
— EH Bildu Araba (@ehbilduaraba) September 18, 2020
Instamos a Diputación a poner en marcha la QUERELLA ALAVESA por crímenes de lesa humanidad aprobada por las Juntas Generales.
Demokrazia. Berdintasuna. Askatasuna. Bakea. Elkartasuna. pic.twitter.com/AbjbhZ7AfF