Frankismoaren biktimak omenduko dituzte ostiralean

Erredakzioa 2020ko ira. 17a, 16:49
Probintzia plaza ondoko monumentu multzoa. / Arabako Aldundia

Herritar guztiak animatu dituzte Argi basoa izeneko eskultura multzoan omenaldia egitera; ez da ohiko ekitaldi instituzionalik izango.

Tropa frankistek Arabako Foru Aldundiko kudeaketa batzordeko lehendakaria zen Teodoro Olarte fusilatu zuten egun berean, irailaren 18an –1936. urtean–, omenaldia antolatu ohi dute Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek. Diktadura frankistak Araban errepresaliatutako pertsona guztien omenez, aurten ere omenaldia izango da, baina berezia osasun egoeragatik.

Pandemiaren ondorioz hartu behar diren segurtasun neurriak direla eta, bertan behera geratuko da ohiko ekitaldi instituzionala, erakundeetako ordezkariek parte hartzen duten ekitaldia, ezin baita beharrezko distantzia soziala mantendu omenaldiaren espazioan. Horren ordez, Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak eta Pedro Elosegi batzarretako lehendakariak herritar guztiak animatu dituzte beren omenaldia egiteko egun guztian zehar, eta nahi dutenek errepresaliatutako pertsonen omenez lore bat uzteko In Memoriam monolitoan, Argi basoa izeneko eskultura multzoan, Probintzia plazaren atzeko aldean. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide