Lehiaketa

Iritsi da bozkatzeko ordua 'Ezagutu gertukoa' udako argazki lehiaketan

Erredakzioa 2020ko ira. 15a, 18:36
42 lagun aurkeztu dira ALEAren udako argazki lehiaketara.

Ezagutu gertukoa udako argazki lehiaketaren irabazleak 42 irudiren artean aukeratuko dira. Epea irailaren 22ko eguerdira arte egongo da zabalik. Argazki guztiak ikusi eta hiru aukeratu.

Aurtengo oporraldi bitxi bezain berezi honen bizipenak irudien bitartez elkarbanatzeko asmoarekin, ALEAk lehiaketa berria abiatu zuen. Uztailaren 21ean hasi eta irailaren 15era arte luzatu da ALEAren Ezagutu gertukoa udako argazki lehiaketan parte hartzeko epea.

Liluratuta gaude, benetan. ALEAko lantaldearen partez, mila esker parte hartu duzuen guztioi. Baina, orain, bi irabazle aukeratu behar ditugu guztion artean. 

Gailu bakoitzetik soilik hiru argazki aukeratu ahal izango dira, beraz, 42 irudiak ondo begiratu eta zure gustukoenak ganoraz hautatu.

Gainera, bi sari zoragarri banatuko ditugu irabazleen artean: Errigorako saski bat eta GoPro motako kamera bat.

  • ALEAkideen saria | Errigorako saski bat: erabiltzaileen artean boto gehien jasotzen duen argazkia. Irabazlearen aukeraketa boto ireki bidez egingo da, adierazitako epean; edozein herritarrek izango du botoa emateko aukera alea.eus webgunearen bitartez, eta parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aukeratu ahal izango ditu.
  • Epaimahaiaren saria | GoPro motako kamera bat: ALEAko lantaldeak parte hartzaile guztien artean argazki bat aukeratuko du, orijinaltasuna eta kalitatea baloratuz.

Epeak

  • Bozketa epea irailaren 15etik 22ra bitartean zabalik egongo da, eguerdira arte.
  • Irabazleak irailaren 23an jakinaraziko dira, ALEA aldizkariaren ale berriarekin udazkenari ongi etorria emateko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide