Ordiziako gazta txapelketak, Euskal Herrian ospatzen den ezagunenak, Larrea eta Araiara ekarri ditu aurten sari nagusiak. Pandemiaren eraginez, soilik parte hartzaileak, epaimahaia eta kazetariak izan dira ardi latxa gaztaren sariketaren lekuko herriko frontoian.
Lehenengo saria Larrea herrira joan da. Aurtengo Ordiziako Gazta txapelketako irabazlea Patxi Lopez de Uralde Fernandez izan da, 1633,5 punturekin; 2003. urtean ere garaipena lortu zuen. Eta bigarren saria Araiara: Unai Lekuona Ruiz de Luzuriagarentzat izan da, 1630,5 punturekin.
Irabazlearen gazta erdia 9.200 euroan saldu dute enkantean; Alberto Fernandezek (Tecnomoto) erosi du.