Bost entitate berri ditugu Bai Euskarari Komunitatean

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2020ko irailaren 11

Hazten doa Bai Euskarari Komunitatea eta horrekin batera baita Euskararen Mapa ere. Geroz eta gehiago zarete euskaraz erosi edo euskaraz lan egin nahi duten pertsonei aukera errazten dieten enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak.

Bizitzen ari garen garai zail hauetan ere, badira euskararen aldeko konpromisoa hartzen duten entitateak. Horren adibide ditugu Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu berri duten bost entitate hauek:

Eureka! Zientzia Museoa, Donostia - Zerbitzua Euskaraz

Añanako Gatz Harana Fundazioa, Gesaltza Añana (Araba) - Euskararen Bidean

Grupo Gisma, Donostia - Euskararen Bidean

Patirke estetika zentroa, Gasteiz - Euskararen Bidean

Ramiro Mata Artstudio, Donostia - Euskararen Bidean

Zorionak eta ongi etorri Euskararen Mapara!

Gehitu zaitez Euskararen Mapara

Zuk ere aukera duzu Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu eta Euskararen Mapara gehitzeko. Interesa baduzu, bi bide dituzu:

Denon artean arlo sozioekonomikoko eremu guztietan sustatuko dugu euskararen erabilera!

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago