Aernnovako langileek ez dute kaleratzerik onartuko

Erredakzioa 2020ko ira. 9a, 17:13
Aernnovako Arabako lantegia Berantevillan dago. ALEA

Enpresak langileen %20 kaleratu nahi du.

Berantevillan kokatuta dagoen aeronautikako plantaren langile-batzordeak ohar bidez arbuiatu du, iragan uztailean, enpresak iragarri zuen neurria, hain zuzen langileen %20 kaleratzeko asmoa. Enpresak "2021eko lehen seihilekora arte iraungo duen doikuntza"  justifikatu egin du, "Covid-19 osteko egoerari" aurre egin behar diola argudiatuta. Langileek, aldiz, eskaeretan jazo den jaitsiera "guztiz koiunturala" dela adierazi dute, eta "denbora laburrean gainditzekoa".

Langileen irudikoz, "guztiz onartezina da jendartea pairatzen ari den egoera larri hau jendea kaleratzeko erabiltzea". Gainera, gogoratu dute sektore aeronautikoa guztiz estrategikoa dela, eta, hortaz, administrazio guztiei "inplikazioa" exijitu diete, konponbide bat aurkitzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide