COVID-19: euskarazko kartelak merkatari eta ostalarientzako

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2020ko irailaren 8a

COVID-19 gaitzak eraginda, merkataritzan zein ostalaritzan lan egiteko modua aldatu da eta, bide batez, aken hilabeteotan ugaritu dira kontsumitzaileei zuzendutako kartelak, kasu askotan erdaraz agertzen direnak. Bai Euskarari Elkarteak euskaraz jarri ditu kartel horietako asko, behar dituenak erabili ditzan.  Berebiziko garrantzia du denda, taberna, jatetxe eta zerbitzu enpresetako hizkuntza-paisaia euskalduntzeak, euskaraz erosi edo euskaraz lan egin nahi duten pertsonei aukera errazteko.

 
Gure komunitateari ekarpena egiteko asmoz COVID-19ak eragindako neurrien berri emateko hainbat kartel sortu ditugu, merkatari eta ostalarientzako erabilgarriak izan daitezkeenak.
 
 
 
Kartel bakoitzak hiru bertsio ditu: euskara, euskara-gaztelania eta euskara-frantsesa.

 

 



 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago