COVID-19 gaitzak merkataritzan zein ostalaritzan lan egiteko modua aldatu du eta kontsumitzaileei zuzendutako kartelak ugaritu dira. Hizkuntza-paisaiak kontsumitzaileari lehen begiratuan informazio jakin bat ematen dio eta, informazio hori euskaraz izanez gero, kontsumitzaileak badaki establezimendu horretan euskaraz aritu ahal izango duela. Horregatik, berebiziko garrantzia du denda, taberna eta jatetxeetako hizkuntza-paisaia euskalduntzeak.
Gure komunitateari ekarpena egiteko asmoz COVID-19ak eragindako neurrien berri emateko hainbat kartel sortu ditugu, merkatari eta ostalarientzako erabilgarriak izan daitezkeenak.
Kartel bakoitzak hiru bertsio ditu: euskara, euskara-gaztelania eta euskara-frantsesa.