Adingabe baten bortxaketa ikertzen ari dira Gasteizen

Erredakzioa 2020ko ira. 5a, 11:01

Indarkeria matxista salatzeko Gasteizen egindako manifestazio bat. / Alea

17 urteko neska bati egindako sexu-eraso bat ikertzen ari dira; zazpi adingabe egongo lirateke erasoarekin lotuta.

17 urteko neska bati egindako sexu-erasoa ikertzen ari da Gasteizko Adingabeen Fiskaltza, Ertzaintzaren iturriek baieztatu dutenez. Zazpi adingabe egongo lirateke erasoarekin lotuta. Iturri ofizialek ez dute gertakariaren inguruko datu gehiagorik eman.

El Correo egunkariak jakinarazi duenez, Gasteizko zonalde berde batean gertatu zen erasoa duela hilabete. Zazpi adingabe egongo lirateke delituarekin lotuta, eta horietako bost ikertzen ari dira, "sexu-askatasunaren aurkako delitua" egotzita; gainerako biak ezin izan dituzte inputatu 14 urte baino gutxiago dituztelako.

Adingabeen zentro batera eraman dute gutxienez ikertuetako bat, eta beste lauri urrutze-agindua eta biktimarekin harremanean jartzeko debekua ezarri dizkiete. Akusatuek errugabeak direla eta baimendutako sexu harremanak izan direla esan dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago