Andoni Urbistondo (Aiurri.eus). / Euskara aberatsa da esaera zaharren arloan. Eguraldiari buruz mintzatzeko erabili ohi da 'haizea da negu' esaera. Alegia, haizeak egiten duela negua negu, edota haizerik gabeko negua ez dela negua. Txirrindularitzan haizeak triskantza handiak egiten ditu, mendiak baino gehiago sarri. Zer esanik ez Tourrean, eta zehazki Pirinioen aurreko etapan.
Denek zekiten haize-babes arriskua zegoela. Baina batzuk aurrean sartu dira, eta besteak atzean geratu. Eta atzean geratu direnen artean Mikel Landa. Ez da gertatzen zaion lehen aldia, eta berriro zepoan erori izana bere eta bere taldearen akatstzat hartu behar da. Oilar guztiak sartu ziren aurrean, Pogaçar eta Landa izan ezik. Zergatik? Erantzun zuzena ematea zaila. Kolokazioa, indar falta...
30 lagun sartu ziren aurreko tropelean eta hegan egin zuten Lavaur herriko helmugara. Landa gero eta atzerago, erremediorik gabe. Murgiakoak buru janean egingo zituen azken 30 kilometroan, haize- babesek berriro nolatan harrapatu zuten hausnartuz.
Helmugan esprint txikia jokatu zen eta Wout Van Aert izan zen azkarrena, bigarrenez. Landak 1.20 galdu ditu, eta nagusiko ohorezko postuak aldendu egin zaizkio.
????
— Tour de France™ (@LeTour) September 4, 2020
After a crazy Stage 7, @woutvanaert claims his second stage victory on Tour de France 2020 ! ↪️ Relive the last KM of Stage 7!
Wout Van Aert remporte sa seconde victoire d'étape sur le Tour de France 2020 ! ↪️ Revivez le dernier kilomètre de l'étape 7 !#TDF2020 pic.twitter.com/bKGRRdPGxt
Bihar Pirinioetako lehen etapa jokatuko da. Laburra, 141 kilometrokoa, eta hiru mendatekoa: Mente, lehen mailakoa, Bales maila berezikoa, eta Peyresourde ezaguna Loudenvielle helmugatik 11 kilometrora. Landak erasoa jotzeko ibilbide aproposa. Ibilbidea...
Albiste hau Aiurrik argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Andoni Urbistondoren jatorrizko kronika hemen duzue ikusgai.