Eskola kirolaren hasiera atzeratuko da

Erredakzioa 2020ko irailaren 2a

Eskola kirola antolatzen duten erakundeek protokolo bat bete beharko dute. AIARALDEA

Ikastetxeetara itzulera nola doan ikusi nahi du Diputazioak, programa abiatu aurretik.

Arabako Diputazioaren Eskola Kirolaren 2020-2021 Programak aldaketa nabarmenak izango ditu aurreko denboraldiekin alderatuta; gainera, beranduago hasiko da. Izan ere, Foru Aldundiak ikastetxeetara itzulera nola doan ikusi nahi du kirol jarduerarekin hasi baino lehen. 

Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak Covid-19aren aurrean jarduteko arau orokorrak helarazi dizkie herrialdeko udalei eta kirol erakundeei. Arau horiek Eskola Kirolaren Euskal Batzordean adostu dituzte hiru foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak 2020-2021 denboraldirako, eta nahitaez bete beharko dira hiru lurraldeetako eskola programetan.

Erakundeek protokolo bat bete beharko dute, arauak onartzeko akordioak aurkeztu beharko dituzte, osasun arduradun bat izan beharko dute, eta teknikariek prebentzio eta segurtasun ikastaro bat egin beharko dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago