SEPE Espainiako enplegu zerbitzuak zenbatutako langabe kopuruak gora egin du abuztuan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. 3.090 langabe gehiago (%2,16) zenbatu dituzte aurreko hilabeteko datuekin alderatuta; guztira 146.450 langabe daude, gaur jakinarazitako datuen arabera. Iazko datuekin alderatuta, 30.372 langabe gehiago daude, hau da, %26,17 gehiago.
Araban %3,4 egin du gora langabezia-tasak abuztuan, lurraldeen artean hazkunderik handiena; 823 langabe gehiago erregistratu dira, eta guztira 24.987 dira. %1,9 igo da Gipuzkoan eta %1,8 Bizkaian. EAEko datuei erreparatuta, ostalaritza, aisialdiko jarduerak eta jarduera artistikoak izan dira sektorerik kaltetuenak. Ostalaritzan %62,3 egin du behera kontratazioen kopuruak eta aisialdiko jardueretan eta jarduera artistikoetan %61 jaitsi dira kontratazioak.