Koronabirusa

Positiboen kopuruak behera egin du Araban, PCR proba gehiago egin arren

Erredakzioa 2020ko abu. 28a, 16:46

Gasteizko Alde Zaharreko kale bat abuztuko asteburu batean. / ALEA

Ostegunean pandemiako daturik okerrenetako bat ezagutu ostean, ostiral honetan jakinarazitako PCR positiboen kopuruak behera egin du: 94 positibo erregistratu dira Araban azken 24 orduetan. Hala ere, egoerak kezkagarria izaten jarraitzen du.

Ostegun honetan EAEn egindako 9.176 PCR probetan (asteazkenean baino 423 gehiago) positibo eman duten lagunen kopuruak behera egin du azken 24 orduetan. Araban 94 positibo atzeman dira:

  • 84 Gasteizen.
  • 2 Agurainen.
  • 2 Aiaran.
  • 2 Dulantzin.
  • 2 Laudion.
  • 1 Artziniegan.
  • 1 Oionen.

Azken zazpi egunetan 100.000 biztanleko kutsatutakoen kopurua 203,68 jaitsi da (asteazkenean 212,83ra iritsi zen).

Horrez gain, 54 pertsona gehiago ospitaleratu zituzten atzo EAEn (ez dago lurraldez lurraldeko datu zehatzik). Guztira 225 lagun daude ingresatuta koronabirusagatik EAEko ospitaletako plantetan, eta 32 ZIUn.

Bestalde, birusaren birsorkuntza eta hedatzea neurtzen duen kutsatze-tasa (R0) 1,13koa da; hau da, 1,00 baino handiagoa izaten jarraitzen du, eta, beraz, pandemia hedatze egoeran dago Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Hildako bat Txagorritxun

Bestalde, ostegunean bertan, Foru Aldundiko zerbitzu soziosanitarioetako erabiltzaile bat hil da Txagorritxuko Ospitalean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago