MagialdiArabaren VI. edizioak ilusioa eramango du Arabako hamabost herritara

Erredakzioa 2020ko abuztuaren 28a

Asier Kidam mago gasteiztarraren eskutik herriz herri joango da MagialdiAraba. / ASIER KIDAM

2020ko MagialdiAraba jaialdiak formazioa, sorkuntza eta zabalkundea uztartuko ditu abuztuaren 30etik 13ra bitartean. Lurraldeko 15 herritatik igaroko da eta irailaren 14an Gasteizen hasiko den XXXII. Magialdiaren ataria izango da.

Magia lantegiak, hurbileko magia animazioa eta haurrentzako zein adinekoentzako magia emanaldiak barne hartzen dituen programa batekin, Arabako 15 herritan egingo da MagialdiAraba, Asier Kidam mago gasteiztarraren eskutik.

Magoak doako ikuskizun elebidunak eskainiko ditu, herriz herri. Herri bakoitzean magia tailerrak egingo dira euskaraz, 7 urtetik gorako harrentzat, baita animazioa ere, hurbileko magiaz, kalean bertan. Era berean, magia ikuskizun bat egongo da, euskaraz edo gaztelaniaz, Gasteizko magoaren eskutik.

Programa igande honetan, abuztuaren 30ean, hasiko da Murgian, eta hurrengo egunetan Arabako geografian barrena ibiliko da: Okondon, Ribabellosan, Artziniegan, Langraiz Okan, Villabuenan, Durruma Kanpezun, Zalduondon, Amurrion, Argantzonen, Samaniegon, Uribarri Gaubean, Larrazubinn eta Zambranan egingo ditu geldialdiak, eta Gesaltza Añanan amaituko da irailaren 13an.

MagialdiAraba proiektua Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak eta Vital Fundazioak finantzatzen dute, parte hartzen duten udalen laguntzarekin.

Egitaraua

  • Abuztuak 30: Murgia
  • Abuztuak 31: Okondo
  • Irailak 1: Ribabellosa
  • Irailak 2: Artziniega
  • Irailak 3: Langraiz Oka
  • Irailak 4: Villabuena
  • Irailak 5: Durruma Kanpezu
  • Irailak 6: Zalduondo
  • Irailak 7: Amurrio
  • Irailak 8: Argantzon
  • Irailak 9: Samaniego
  • Irailak 10: Uribarri Gaubea
  • Irailak 11: Larrazubi
  • Irailak 12: Zambrana
  • Irailak 13: Gesaltza Añana

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago