Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritzaren aldeko manifestua sinatu dute 325 kazetarik

Erredakzioa 2020ko abu. 27a, 18:45

Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritzaren aldeko manifestuaren aurkezpena. / BERRIA

Euskal Herriko 40 hedabidetako 325 kazetarik sinatu dute manifestua, tartean ALEAkoek. Donostian egindako agerraldian, sailburu eta arduradun euskaldunak izendatzeko eskaera luzatu diote datorren Eusko Jaurlaritzari.

Eusko Jaurlaritzako hurrengo arduradunak euskaldunak izan daitezela eskatu dute 325 kazetari euskaldunek, Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritzaren aldeko manifestua izenburu duen agiriaren bitartez.

"Ez dira aski euskarazko adierazpen irakurriak edota ardura gutxiagoko ordezkarien euskarazko bozeramailetza behartuak". Arduradunen "betebeharra" informazioa eta zehaztasunak euskaraz ematea dela azpimarratu dute, baita kazetarien galderei euskaraz erantzutea ere.

Ostegun honetan aurkeztu dute egitasmoa, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Berriako zuzendari Martxelo Otamendik eta Euskadi Irratiko esatari Maite Artolak irakurri dute adierazpena, kazetari sinatzaile guztien izenean. Anakoz Amenabar, Mirian Biteri, Estitxu Ugarte Lopez de Arkaute eta Mikel Buruaga ALEAko kazetariekin batera, euskarazko tokiko komunikabide anitz eta, besteak beste, Argia, Jakin, Hamaika Telebista, Gara/Naiz, Gaztezulo, Elhuyar, Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Eitb.eus, El Diario Vasco, Radio Euskadi, Naiz Irratia, Pikara Magazine edota Eldiario.es hedabideetako kazetariek izenpetu dute dokumentua.

Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritzaren aldeko manifestua

"Ezaguna da euskaraz lan egiten dugun kazetariok urteetan iraun duen desberdintasun egoera batean ari garela lanean"

Manifestu hau sinatzen dugunok Euskal Herri osoko komunikabideetako kazetari euskaldunak gara, eta ondorengoa adierazi nahi dugu berdintasun defizit bat zuzentzea lortzeko helburuarekin:

Ezaguna da euskaraz lan egiten dugun kazetariok, euskaraz egite hutsagatik eta gure hizkuntzaren egoeragatik, urteetan iraun duen desberdintasun egoera batean ari garela lanean. Herritar guztion ardura da euskara normalizazio osora eramatea, baina zeregin horretan lehen mailako erantzukizuna daukate erakunde publikoek.

Informazioa zorrotz, egoki eta zuzen ematea da komunikazioan ari den profesional ororen egitekoa. Baita euskaraz dihardugun profesionalona ere. Horretan jartzen dugu gure lan, indar eta gogo osoa: gure irakurleei, entzuleei eta ikusleei lehen mailako informazioa helaraztea dugu helburu.

"Euskara normalizazio osora eramateko lehen mailako erantzukizuna daukate erakunde publikoek"

Une historikoak ari gara bizitzen hilabete hauetan. Inoiz baino beharrezkoagoa gertatu da komunikabideotako profesionalon lana. Oinarrizko jarduera da gurea, eta garrantzi ezinbesteko horren jakitun landu behar ditugu albisteak, egiazkotasunez eta eraginkortasunez. Funtzio hori bete ahal izateko, kazetariari ezinbestekoa zaio notiziaren sorburura, protagonistengana eta arduradunengana jotzea. Arduradun horien betebeharra da, berriz, iritzi publikoari informazioa eta zehaztasunak ematea. Eta hori bi hizkuntza ofizialetan egitea. Kazetariaren betebeharra da galderak egitea; arduradun politikoen erantzukizuna, berriz, horiei erantzutea. Baita euskaraz ere.

Euskaraz behar dugu informazioa, besteak beste, pandemiak eragindako azken neurriei buruz informatzeko, ezusteko gertakarien ondoko ekinbide ofizialak jakinarazteko eta hartzen diren erabakien berri gizarteari emateko. Ez dira aski euskarazko adierazpen irakurriak edota ardura gutxiagoko ordezkarien euskarazko bozeramailetza behartuak. Ez dira aski euskaraz ari garen komunikabideetako profesionalontzat, eta, batez ere, ez dira aski informazioa euskarazko komunikabideetatik jasotzen duten herritarrentzat.

"Eusko Jaurlaritza osatu behar duen arduradun nagusiari eskatzen diogu euskaraz hitz egiten duten sailburu eta arduradunak izenda ditzala"

Horregatik, Eusko Legebiltzarrak 1982an Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko Legea onartu eta 38 urtera, datorren Eusko Jaurlaritza osatu behar duen arduradun nagusiari eskatzen diogu euskaraz hitz egiten duten sailburu eta arduradunak izenda ditzala.

Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritza zor zaio euskal kazetaritza profesionalari.

Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritza zor zaie herritarrei.

Atxikimenduak emateko helbidea: sailburueuskaldunak@gmail.com

Sinatzaileak

  • Alea
    • Mirian Biteri
    • Estitxu Ugarte Lopez de Arkaute
    • Anakoz Amenabar
    • Mikel Buruaga
  • Aiurri
    • Jon Ander Ubeda Goikoetxea
  • Anboto
    • Aitziber Basauri Gandiaga
    • Maialen Zuazubiskar Gallastegi
    • Jone Guenetxea Arrinda
  • Argia
    • Onintza Irureta Azkune
    • Mikel Garcia Idiakez
    • Jon Torner Zabala
    • Gorka Bereziartua Mitxelena
    • Estitxu Eizagirre Kerejeta
    • Urko Apaolaza Avila
    • Jenofa Berhokoirigoin Hirigarai
    • Amaia Lekunberri Ansola
    • Zigor Olabarria Oleaga
    • Xabier Letona Biteri
    • Lander Arbelaitz Mitxelena
    • Axier Lopez
  • Berria
    • Lander Muñagorri Garmendia
    • Mikel Lizarralde Okina
    • Jon Fernandez
    • Jakes Goikoetxea Izagirre
    • Julen Etxeberria Sabino
    • Ainhoa Oiartzabal Azketa
    • Uxue Gutierrez Lorenzo
    • Jokin Sagarzazu
    • Edu Lartzanguren
    • Iker Tubia Barberia
    • Ane Eslava Serrano
    • Ion Orzaiz Galarza
    • Unai Zubeldia Arruabarrena
    • Urtzi Urkizu
    • Jon Ordoñez Garmendia
    • Jone Bastida Alzuru
    • Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria
    • Gorka Berasategi Otamendi
    • Iosu Alberdi Atxurra
    • Mikel Peruarena Ansa
    • Aitor Manterola
    • Mikel Rodriguez Landa
    • Jone Arruabarrena
    • Ainhoa Larretxea Agirre
    • Garikoitz Goikoetxea
    • Arantxa Iraola
    • Gotzon Hermosilla
    • Imanol Magro Eizmendi
    • Iñigo Astiz
    • Natalia Salazar Orbe
    • Maite Asensio Lozano
    • Arantxa Elizegi Egilegor
    • Patxi Huarte (Zaldieroa)
    • Julen Aperribai
    • Jon Olano Urain
    • Amagoia Mujika Tolaretxipi
    • Iñaki Etxeleku
    • Joana Ibargarai
    • Joanes Etxebarria
    • Ainize Madariaga
    • Oihana Teyseyre Koskarat
    • Enekoitz Telleria Sarriegi
    • Maddi Ane Txoperena Irribarren
    • Edurne Begiristain Iturritxa
    • Ekhi Erremundegi Beloki
    • Martxelo Otamendi Egiguren
    • Amagoia Gurrutxaga Uranga
    • Iñaki Petxarroman Gutierrez
    • Nagore Rodriguez
    • Ainara Arratibel Gascon
    • Igor Susaeta
    • Jon Ander de la Hoz
    • Itziar Ugarte Irizar
    • Maider Galardi Fernandez de Agirre
    • Irati Urdalleta Lete
  • Bilbo Hiria Irratia
    • Ane Zabala
  • Bizkaia Irratia
    • Izaskun Ellakuriaga
    • Alfre Elgezabal
    • Asier Txakartegi
    • Rosi Guarrotxena
    • Ainhoa Llona
    • Mikel Astelarra
    • Miren Ezkurra
  • Eldiario.es
    • Iñigo Aduriz Mulas
  • El Diario Vasco
    • Nerea Azurmendi Zabaleta
  • Elhuyar
    • Bego Zubia Gallastegi
    • Ana Galarraga Aiestaran
  • Eitb.eus
    • Eider Jauregi
    • Beñat Lizaso Garcia
    • Idoia Alberdi Etxaniz
  • Esan Erran Irratia
    • Itziar Perez Argomaniz     
  • Euskadi Irratia
    • Itziar Aranguren Sanz
    • Itxaso Martin Zapirain
    • Garbiñe Uria Arruti
    • Maite Alustiza Gorria
    • Pilar Goia Amonarriz
    • Mertxe Etxeberria Iparragirre
    • Iratxe Etxebarria
    • Ane Zuazubizkar Iñarra
    • Urtzi Gartzia Goieaskoetxea
    • Olaia Urtiaga Etxeberria
    • Nagore Telleria Eizagirre
    • Arantxa Arza Lasa
    • Miren Altuna
    • Izaro Insausti Barandiaran
    • Amaia Portugal Gonzalez
    • Oihane Perez Ibarguren
    • Jon Artano Izeta
    • Joxe Mari Apaolaza
    • Ramon Santxez Zabaleta
    • Xabier Murua
    • Joxe Juan Ugalde Ordoki
    • Maite Artola Sarobe
    • Iñaki Guridi Ormazabal
    • Iñigo Alustiza Gorria
    • Manu Etxezortu
    • Gari Udabe Pagola
    • Jone Larrañaga Rodriguez
    • Oihane Yustos Alejandro
    • Gorka Otaegi Uriya
    • Alba Cabrera Jauregi
    • Imanol de la Varga Urzelai
    • Zuriñe Etxebarria
    • Arritxu Iribar
    • Ane Albisu
    • Xiker Esnal Altuna
    • Arantxa Agirre Etxeberria
    • Tamara Ferrari Martinez
    • Lierni Ibargutxi Gisasola
    • Ainhara Zuazabeitia Alkorta
    • Oihane Egurtza Indakoetxea
    • Andoni Urbistondo Aranburu
    • Lourdes Arrizabalaga Gereñu
    • Unai Iradi Sarasola
    • Ester Murelaga Sesma
    • Mailu Odriozola Odriozola
    • Jon Aizpurua Barandiaran
    • Asier Fernandez Mindegia
    • Amaia Eneterreaga Etxegia
    • Eneritz Aulestia Mutiozabal
    • Asier Odriozola Gonzalez
    • Arantxa Irastorza Armendariz
    • Igotz Alkorta Irastorza
    • Eneritz Gorrotxategi Zuaitz
    • Nekane Peñagarikano
  • Eusko Irratia
    • Urko Aristi
  • Euskal Herria Irratia
    • Reyes Illintxeta Jimenez
    • Pello Argiñarena Urriza
    • Juan Kruz Lakasta Zubero
  • Euskal Irratiak
    • Jose Luis Aizpuru
  • Euskal Telebista
    • Oihane Malkorra Tolosa
    • Dani Martirena Indart
    • Aiert Arieta-araunabeña Asporosa
    • Oihana Sarasola
    • Mikel Yarza Agirregomezkorta
    • Edu Mendibil Garate
    • Elena Azpeitia Egaña
    • Garbiñe San Miguel Larrañaga
    • Andoni Arratibel Galarza
    • Jon Ander Gorospe
    • Xabier Zaldua Olabeaga
    • Karmele Hernandez
    • Andoni Basabe
    • Iñaki Esnal Altuna
    • Jon Asla Uria
    • Xabier Urteaga Barriocanal
    • Itziar Mena Sandonis
    • Juanan Argoitia Urkiola
    • Xabier Euzkitze
    • Nerea Iriarte Okiñena
    • Iñigo Lezertua Uranga
    • Fermin Aramendi Arana
    • Itsaso Muñoz
    • Nerea Reparaz
    • Klaudio Landa
    • Iban Garate
    • Joseba Elorza
    • Yolanda Mendiola
    • Aritz Legarreta-Etxebarria Eguskiza
    • Juanan Legorburu Aranburu
    • Alfontso Arroio Monasterio
    • Koldo Aldalur
    • Anartz Agirre Madariaga
    • Ilaski Serrano Urkidi
    • Xabier Andueza
    • Xabier Usabiaga
    • Iñigo Aiestaran
    • Ibon Idigoras
    • Miren Josu Arrazola Hernandez
    • Araceli Loinaz Eizaguirre
  • ...eta kitto!
    • Jose Luis Gorostegi Aranguren
    • Ekhi Velar Errasti
    • Silbia Hernandez Arrazola
    • Ana Aizpurua Rubio
    • Jose Luis Gorostegi Aranguren
  • Gara / Naiz
    • Mikel Jauregi Artola
    • Xole Aramendi
    • Isidro Esnaola Herrero
    • Ion Salgado
    • Nagore Belastegi Martin
    • Ane Urkiri Ansola
    • Ramon Sola Ayesa
    • Iñaki Soto Nolasko
    • Ruben Pascual
  • Gaztea irratia
    • Julen Telleria Lopetegi
    • Antton Telleria Lopetegi
    • Ainhoa Vitoria Mondragon
    • Egoitz Txurruka Gallo
    • Alexander Padilla Lopez
  • Gaztezulo
    • Gaizka Izagirre Brosa
    • Jaione Dagdrommer Marques
    • Ane Urrutikoetxea Bayon
  • Goiena Komunikazio Taldea
    • Xabi Gorostidi
    • Eneko Azkarate
    • Uxue Igarza
    • Maialen Santos
    • Maider Arregi
    • Jokin Bereziartua
    • Xabi Urzelai
    • Imanol Beloki
    • Miren Arregi
    • Itziar Larrañaga
    • Larraitz Zeberio
    • Mireia Bikuña
    • Julen Iriondo
    • Josu Bilbao
    • Mirari Altube
    • Iban Arantzabal
  • Goierriko Hitza / GoiBerri
    • Loinaz Agirre Elkoroberezibar
    • Arkaitz Apalategi Arin
    • Andrea Aranburu Goienetxea
    • Ane Garmendia Agirre
    • Kerman Garralda Zubimendi
    • Iñaki Gurrutxaga Cacho
    • Aimar Maiz Morea
    • Tere Madinabeitia Agirre
    • Ariane Vierbucher Iturbe
    • Asier Zaldua Urretabizkaia
  • Guaixe
    • Alfredo Alvaro Igoa
  • Hala Bedi irratia
    • Jon Hidalgo
    • Naiara Perea Cuerda
    • Gixane Moragues Saitua
    • Aimar Gutierrez Bidarte
  • Hamaika Telebista
    • Beñat Zarrabeitia
    • Iker Elorriaga Illera
  • Hiruka
    • Unai Brea
  • Irutxuloko Hitza
    • Inaxio Esnaola Aranzadi
    • Irati Salsamendi Lozano
    • Iñaut Gonzalez de Matauko Rada
    • Beñat Parra Rodriguez
    • Nerea Lizarralde Rodriguez
    • Maite Reizabal Arregi
  • Jakin
    • Lorea Agirre Dorronsoro
    • Xabier Eizagirre
    • Miren Rubio Iturria
  • Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
    • Lore Bengoetxea Ibazeta
    • Asier Alkorta Bengoetxea
    • Nerea Bedialauneta Alkorta
    • Eider Mugartegi Urizarbarrena
    • Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu
    • Olaia Zabalondo Dominguez
    • Aintzina Monasterio Maguregi
    • Oihana Cabello Elorriaga
    • Ane Maruri Aransolo
  • Naiz Irratia
    • Hegoi Belategi Pumar
    • Oihana Azkue Sarasola
    • Ainara Rodriguez Zalakain
    • Iker Gurrutxaga Zubimendi
    • Oinatz Aizpuru Lopez
    • Maite Bidarte
    • Eider Olazar Elduaien
    • Ion Telleria Barrena
  • Noticias de Gipuzkoa
    • Oihana Prado
    • Jorge Napal
    • Naiara Puertas
    • Arantxa Lopetegi Algorta
  • Oarso-Bidasoko Hitza
    • Rebeka P. Ruiz
    • Ikerne Zarate Gartziarena
    • Erik Gartzia Egaña
    • Imanol Saiz Gomez de Segura
    • Olaia Gerendiain Ruiz de Gauna
    • Urko Etxebeste Petrirena
  • Pikara Magazine
    • June Fernandez
  • Radio Euskadi
    • Idoia Jauregi Pikabea
    • Galder Perez
    • Goizalde Landabaso-Etxeberri
    • Olatz Arriola-Bengoa Ortega
    • Joseba Martin Matos
    • Iñaki Larrañaga Aizpurua
    • Imanol Manterola Beizama
    • Mikel Saez Bañares
  • Sustatu
    • Luistxo Fernandez
  • Ttipi-Ttapa
    • Aitor Arotzena Albizu
    • Nerea Bazterrika Loiarte
    • Eneritz Iraola Odriozola
    • Gurutze Pikabea Iribarren
  • Tolosaldeko Ataria
    • Imanol Garcia Landa
    • Naiara Roldan de Aranguiz Jimenez de Aberasturi
    • Rebeka Calvo Gonzalez
    • Itzea Urkizu Arsuaga
    • Jon Miranda Labaien
    • Irati Saizar Artola
    • Josu Artutxa Dorronsoro
    • Leire Carrasco Vaz
    • Iñigo Terradillos Gaztañaga
    • Eneritz Maiz Etxarri
  • Urolako Komunikazio Taldea
    • Onintza Lete Arrieta
    • Maria Maia Manterola
    • Amaia Urbieta Arruti
    • Aiora Larrañaga Solaberrieta
    • Maialen Etxaniz Cantos
    • Olaia Juaristi Zabala
    • Julen Imaz Rego
    • Andoni Elduaien Soraluze
    • Gorka Eizagirre Goikoetxea
    • Nerea Uranga Bastarrika
  • Zuzeu
    • Anartz Bilbao Loiola
    • Beñat Hach Enbarek Irizar
    • Amaia Rojo Sierra
  • Ekoizpen etxeetan
    • Irati Sarasua Arabaolaza
    • Fermin Etxegoien Uribeetxeberria
  • Beste hainbat
    • Asier Perez-Karkamo Herran
    • Leire Palacios Egiguren
    • Onintza Enbeita

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago