Koronabirusa

Gora egin du nabarmen positiboen zenbatekoak erkidegoan

Erredakzioa 2020ko abu. 7a, 14:10

ZIUak prestatzen ari da Osakidetza. ALEA

Atzo baino 90 kasu gehiago zenbatu dira gaur erkidegoan, guztira 428; horietako 311 Bizkaian atzeman dituzte, 73 Gipuzkoan eta 38 Araban.

Amurrion, Artziniegan eta Iruña Okan kasu bana zenbatu dituzte gaur, Laudion sei positibo gehiago atzeman dira eta Gasteizen, berriz, 29 gehiago.  Atzo baino sei kasu gutxiago dira herrialdean.

Osasun Sailak eguneroko oharrean emandako datuen arabera, egun sei pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ingresatuta. Gainera, ospitaleratze logela bereziak eta zaintza intentsiboetako unitateak prestatzen hasi da Osakidetza, datozen egunetan ospitaleratu behar dituzten COVID-19 gaixoen kopuruak gora egingo duela aurreikusten baitute. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago