Jabo H. Pizarroso eta Uxue Apaolaza hautatu dituzte Ignacio Aldekoa sarietan

Erredakzioa 2020ko abu. 7a, 12:04
Ignacio Aldekoa sariak berritu behar izan dituzte aurten. ALEA

Abenduaren 31ra arteko epea dute ipuin bilduma entregatzeko, eta 6.000 euroko saria jasoko dute.

Berritasunak dituen edizioa da 2020ko Ignacio Aldekoa saria; izan ere Covid-19ak eragindako osasun alerta dela-eta, geroko sorkuntza sarituko da. Ana del Val Kulturako foru arduradunaren arabera, "sailak urtero antolatzen dituen sari tradizionalak ateratzea eragotzi zuen pandemiak, eta horrek aurtengo edizioa birpentsatzera behartu gaitu". Ildo horretan, eta Turner sariek (arte plastikoen munduko erreferenteak) egin dituzten aldaketetan oinarrituta, "bi pertsona hautatuek hilabete batzuk eta finantzaketa izango dituzte egoera honetan sortzeko eta idazteko, eta ez alderantziz". 

Zehazki, Jabo H. Pizarroso eta Uxue Apaolaza Larrea aukeratu dituzte lanak garatzeko; eta abenduaren 31ra arteko epea dute ipuin bilduma entregatzeko eta 6.000 euroko saria jasoko dute. 

Sarietara, guztira, zortzi hautagai aurkeztu dira gaztelaniazko ediziora –Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean bizi direnentzat mugatua aurten– eta 27 euskarazko ediziora –lurralde mugarik gabe–. Gaztelaniaz, 3 emakumezko eta 5 gizonezko. Euskaraz, 10 eta 17, hurrenez hurren. Hautagai guztiek, izen-ematearekin batera, egin nahi zuten ipuin bildumaren azalpen bat eta lagin labur bat aurkeztu behar izan zituzten.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide