Egoerak okerrera egin du Araban. Ostegunean baino 40 kutsatze gehiago izan dira ostiral honetan Euskal Autonomia Erkidegoan, horietatik 29 Araban. Gainera, Txagorritxuko ospitaleko ZIUn ingresatuta zegoen eta koronabirusa zuen 63 urteko gizonezko bat ostegun gauean hil zen.
Kasu berri gehienak (27) Gasteizen atzeman dira, eta beste biak Laudion. Uztailaren 23tik hiriburuan izan den kutsatze kopururik handiena da hori. Gainera, aste beteko epean 116 kasu berri izan dira hiriburuan.