Geroz eta gehiago zarete euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari zareten enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak. Bizitzen ari garen garai zail hauetan ere, badira euskararen aldeko konpromisoa hartzen duten entitateak. Horren adibide ditugu Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu berri duten lau entitate hauek:
Blum Novotest, Ermua (Bizkaia)
Tasty Wood and Wines, Miñao (Araba)
Kupah, Miñao (Araba)
Soluciones decorativas Ibaizabal - Parquets Nervión, Bilbo.

'Bidean' ziurtagiria eskuratu dute guztiek eta zerbitzua euskaraz eskaintzeko pausoak ematen hasi dira. Zorionak eta ongi etorri Euskararen Mapara!
Zuk ere aukera duzu Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu eta Euskararen Mapara gehitzeko. Interesa baduzu, bi bide dituzu:
Denon artean arlo sozioekonomikoko eremu guztietan sustatuko dugu euskararen erabilera!
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.