Bizkarra eman diote parke eolikoari

Erredakzioa 2020ko uzt. 23a, 11:41
Joan den larunbateko martxa. / Latsarri

Mendi martxa egin dute Latsarri eta Mendiak Aske plataformaren ekimenez.

Iturrietako mendietan Iberdrolak eraiki nahi duen parke eolikoaren kontrako mendi martxa egin zuten joan den larunbatean, Aguraingo Latsarri gaztetxea eta Mendiak Aske plataformaren ekimenez. Goizean goiz abiatu ziren Alaitza herritik, San Juan portua igo eta Egileor herrian bukatu zuten. Ibilaldiarekin, makroproiektuak eragingo duen mendien pribatizazioa, industrializazioa eta ingurumenaren suntsiketa salatu dituzte. Onraita herriko dorre meteorologikoaren egitasmoa bertan behera geratu bazen ere, urtarrilean egindako eraso baten ostean dorrea behera bota eta gero, parke eolikoaren proiektuak aurrera jarraitzen du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide