Lehiaketa

'Ezagutu gertukoa' udako argazki lehiaketa abiatu du ALEAk

Erredakzioa 2020ko uzt. 21a, 18:41
Zaldi talde bat Gorbeiako tontorrean. / ERLANTZ ANDA

Uztailaren 21etik irailaren 15era arte, Ezagutu gertukoa udako argazki lehiaketa antolatuko dugu ALEAn, aurtengo oporraldi bitxi bezain berezi honen bizipenak irudien bitartez elkarbanatzeko asmoz.

Lau hilabete igaro dira koronabirusaren pandemiak eztanda egin zuenetik, eta konfinamenduaren ostean udan murgildu gara; pixkanaka, oporraldiari ekin diote edo berehala ekingo diote arabarrek. Nola bizi dituzue opor berezi hauek?

Arabako bazterrak ezagutzen edo gure lurraldeko mugetatik harago, kamararekin harrapatu dituzuen une eta irudi horiek ikusi nahi ditugu. Horretarako, argazki lehiaketa berri bat antolatu dugu ALEAn.

Gainera, bi sari zoragarri banatuko ditugu irabazleen artean: Errigorako saski bat eta GoPro motako kamera bat.

  • ALEAkideen saria | Errigorako saski bat: erabiltzaileen artean boto gehien jasotzen duen argazkia. Irabazlearen aukeraketa boto ireki bidez egingo da, adierazitako epean; edozein herritarrek izango du botoa emateko aukera alea.eus webgunearen bitartez, eta parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aukeratu ahal izango ditu.
  • Epaimahaiaren saria | GoPro motako kamera bat: ALEAko lantaldeak parte hartzaile guztien artean argazki bat aukeratuko du, orijinaltasuna eta kalitatea baloratuz.

Ez izan lotsarik, erabili ezazu kamera eta bidali zure argazkia.

Epeak

  • Argazkiak bidaltzeko azken eguna irailaren 15a izango da (12:00ak arte). 
  • Bozketa epea irailaren 15etik 22ra bitartean zabalik egongo da, eguerdira arte.
  • Irabazleak irailaren 23an jakinaraziko dira, ALEA aldizkariaren ale berriarekin udazkenari ongi etorria emateko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide