'Bakantzak euskoz', Ipar Euskal Herrian turismo jasangarria sustatzeko kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2020ko uztailaren 21a

Euskal Moneta elkarteak Bakantzak euskoz kanpaina jarri du martxan. Horren bidez Ipar Euskal Herria (ber)ezagutzea proposatzen dute, Euskoren bidez trantsizio ekologikoan, tokiko ekonomiaren alde eta euskararen biziarazteko engaiatuak diren ekoizle, aisialdi profesional, saltzaile eta artisauengana hurbilduz. Euskal Moneta Bai Euskarari komunitateko kide da eta ‘Euskararen bidean’ ziurtagiria du.

 

Euskal Monetaren webgunean azaltzen dute kanpainaren berri:

Bisitan diren pertsona guziek, bi euroren truke (eta gehienez bi hilabeterentzat), Bakantzak euskoz kontu bat ideki dezakete, zuzenean sarean, gero bere banku kartarekin gastu gehigarririk gabe kontua kargatu, eta azkenik, Euskopay aplikazioa telekargatu, tresnatuak diren saltokietan ordaintzeko (jadanik 170 eginak dira, eta beste dozenaka gehiago ondoko asteetan).

Gure sareko aurkidegian, Bakantzak euskoz filtroak, turistei baliagarriak zaizkien helbideen atzemaitea ahalbideratzen du : jatetxeak, aisialdiak, aterpetxe, ostatuak, kultura jarduerak… Uda honetan kanpaina bat eremana izanen da, irudi berriekin, Ekidek egindako filma batekin, eta 0 euskoz pasatzeko egun edo asteburuak proposatzen dituzten 7 ibilaldiko liburuxka batekin, gehienbat Ipar Euskal Herri barnekaldean. Gida hauek, Eusko aldaguneetan eta Turismoko bulegoetan izanen dira eta eusko kide guzientzat pentsatuak dira.

Bakantzak euskoz eskaintza hau Ipar Euskal Herriko biztanleei ere zuzendua da. Anitz izanen dira aurten lurraldean berean egonen direnak, eta Euskoaren bidez lurraldea berriz deskubrituko parada da. Euskoaren bidez lurraldearentzat eta trantsizio ekologikoarentzat engaiatuak diren ekoizle, aisialdiko profesional, komertsante eta artisaueri buruz joaiteko aukera ematen du.

Kanpaina abian jarri dute Akitania Berriko eskualdeko kontseiluaren “Akitania Berriko turismo berritzailea” programaren bidez eta Euskal Hirigune elkargoaren sustengueri esker, eta AaDT 64 eta Euskal Herriko turismo bulego (kasik) guziekin elkarlanean.

Infomazio gehiago duzue bakantzakeuskoz.org webgunean.

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago