Naturako txoko berezienei, arretaz

Erredakzioa 2020ko uztailaren 16a

Arg: Click taldea

Irailaren 6ra arte izango da 'Euskal Herria Nature' argazki erakusketa, Ataria zentroan.

Naturak eta argazkigintzak bat eginik, Euskal Herriko paisaia ederrenetako batzuez gozatzeko aukera dago egunotan Gasteizko Ataria naturaren interpretazio gunean. Click natura-argazkilari taldeak antolatuta, hamabi argazkilariren berrogeita hamar lan paratu dituzte erakusketan, ingurune natural berezietako paisaia, animalia edota landareen irudiekin.

"Erakusketako argazkiek ingurune naturalean argia harrapatzeko artea deskubritzen dute; ikuslea liluratzeko gai dira, inguratzen gaituen paisaian, faunan edo floran harrapatutako une paregabeak transmititzen baititu", nabarmendu dute antolatzaileek. Irailaren 6ra arte izango da ikusgai erakusketa.

 

Hamabi argazkilariren lanak ikus daitezke Salburuko hezeguneko naturaren interpretazio gunean. / Click

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago