22 emanaldi izango ditu Kaleko Arteen Zirkuituak, herriz herri

Erredakzioa 2020ko uztailaren 10a

Gag Street Boys antzerki taldearen 'Yes, we ART!' antzezlanak estreinatu zuen zirkuitua. / GSB

Zirkuituak uztailetik urrira arte iraungo du, eta 17 konpainiak parte hartuko dute; horietatik 7 arabarrak dira.

Ostiral honetan aurkeztu da Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko Kaleko Arteen Zirkuitua. 22 emanaldi izango dira Arabako 21 herritan, eta 17 konpainiak parte hartuko dute -7 arabarrak-.

Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak eta David Blanco Dramagia konpainiako zein Artekaleko kideak aurkeztu dute, prentsaurreko batean.

Zirkuituak lehen hiru emanaldiak taularatu egin ditu jada. Hurrengoa, Aramaion taularatuko du uztailaren 11n, eta azkena Murgian izango da, urriaren 18an. Bitartean, 22 ikuskizunek Araba osoa zeharkatuko dute. Foru Aldundiak, Artekalek eta udal bakoitzak elkarlanean antolatzen dute zirkuitua.

Egitaraua

DATA ORDUA HERRIA TALDEA LANA

Uztailak 11

19:30

Bergonda (Lantaron)

NAI

Bola Va!

Uztailak 12

17:00

Okina (Bernedo)

NAI

Bola Va!

Uztailak 17

20:00

Burgu

Intujai Teatro

Aire Hemendik

Uztailak 17

12:00

Dulantzi

Xabi Larrea

Up!

Uztailak 17

19:00

Iekora

Molto Vivace

Rock and Brass

Uztailak 19

13:00

Ondategi (Zigoitia)

Trapu Zaharra

Turisteando

Uztailak 19

19:00

Langraiz

Trotamundos

Historias de un Baúl

Uztailak 24

20:30

Bastida

Trakamatraka

Matraka ma non tropo

Uztailak 25

20:00

Erriberabeitia

Nogusano

Dr. Bubble eta McFly

Uztailak 26

13:00

Guardia

El Mono Habitado

Primatium

Abuztuak 1

13:00

Ondategi (Zigoitia)

Xilipurdi

Pepa eta Kutxo

Abuztuak 28

20:00

Kanpezu

Zanguango

Al otro lado

Abuztuak 15

10:00

Amurrio

Deabru Beltza

SU a FEU

Abuztuak 17

19:00

Bilar

Ortzi

Ilusioa

Abuztuak 22

20:00

Lapuebla de Labarca

Trakamatraka

Matraka ma non tropo

Irailak 6

17:00

Kripan

Ameztu

Organik

Irailak 19

19:00

Leza

Dramagia

La familia Torombole

Urriak 10

19:30

Kuartango

Ameztu

Organik

Urriak 18

19:30

Murgia (Zuia)

Tio Teronen Semeak

Fresh Cool

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago