Zenbaketa Araban: %100. Atzerriko botoa (CERA) zenbatzea falta da oraindik. Aldaketa handirik aurreikusten ez den arren, EH Bilduk azken jarlekua kendu liezaioke EAJri, 226 botoko aldea murriztuko balu.
Parte hartze datu baxuekin bada ere (%51,60), EAJk eraman ditu arabarren boto gehienak (40.002 boto, %32,22, 9 jarleku); hala ere, 2.242 galdu ditu Araban. EH Bilduk, ordea, 2016ko hitzorduan baino 4.056 boto gehiago lortu ditu Araban (30.886 boto, %24,88 eta 6 jarleku). Hirugarren indarra PSE-EE izan da (19.414 boto, %15,63 eta 4 jarleku).
Bestalde, PP-Cs koalizioaren (14.287 boto, %11,50 eta 3 jarleku) eta Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza (10.054 boto, %8,09 eta 2 jarleku) beherakada nabarmena egon da; Alderdi Popularraren kasuan, 13.533 boto galdu ditu Araban.
Inkestek azken egunetan aurreikusi duten bezala, Vox alderdi ultraeskuindarrak ordezkaritzarik lortu du Araban (4.722 boto, %3,80 eta jarleku bat).
Arabako emaitzak
251.586 arabar zeuden hautetsontzietara deituta, lurraldeko 99 hauteslekuetako 426 mahaietan bozkatzeko. Ohi bezala baina ezohiko baldintzatan, Eusko Legebiltzarra osatzen duten 75 eserlekuetatik 25 erabaki dira Araban.
Eserlekuen banaketa Araban (2020)
EAJ
|
EH BILDU
|
PSE-EE
|
PP
|
ELK. PODEMOS
|
Vox
|
9
|
6
|
4
|
3
|
2
|
1
|
Eserlekuen banaketa Araban (2016)
EAJ
|
EH BILDU
|
PSE-EE
|
PP
|
ELK. PODEMOS
|
Vox
|
8
|
5
|
3
|
5
|
4
|
0
|
Gasteizko emaitzak
Emaitzak udalerriz udalerri
Jarraian ikusgai dituzue Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskunde autonomikoen emaitzak, udalerriz udalerri.