Berrikuntzekin datoz Ignacio Aldecoa sariak

Erredakzioa 2020ko uzt. 2a, 13:39

Hautatutako pertsonek epe bat izango dute ipuinak ondoren idazteko.

Ignacio Aldecoa sarien XLIX. edizioa kaleratu dute, nobedadez beteta. Izan ere, sari horiek, poesiako Champurcin eta saiakuntzako Becerro de Bengoa sariekin batera, bertan behera geratu dira Covid-19ak eragindako osasun alerta dela eta. Berrikuntzen artean nagusia da aurtengo saria geroagoko sorkuntzari emango diotela.

Turner Sariek (arte plastikoen munduko erreferenteak) egin dituzten aldaketetan oinarrituta, edizio honetako epaimahaiak hautatzen dituztenek hilabete batzuk eta finantzaketa izango dituzte sortzeko eta idazteko, eta ez alderantziz;  Katixa Agirre, Iban Zaldua, Txani Rodriguez eta Alexander Gurrutxaga irakasle eta idazleek osatuko dute epaimahaia.

Hala, hautagaitza aurkezten duten egileek egin nahi duten ipuin bildumaren azalpen bat eta lagin labur bat ere aurkeztu beharko dituzte. Ondoren, kategoria bakoitzean irabazle bat aukeratuko du honako epaimahaiak.

Aukeratutako pertsonek abenduaren 31ra arteko epea izango dute lanak aurkezteko. Saria 6.000 euro izango da; sari horretatik %70 aurrerakin gisa emango da. Kategoriak bi izango dira, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. "2020ko edizio honetan, halere, eta denbora aldetik ezinezkoa denez mila hautagai inguru baloratzea, ordezko formulak bilatzera eta kategoria hori Araban bizi direnentzat soilik antolatzera eraman gaitu. Ez da gauza bera gertatuko euskarazko sortzaileen kasuan.", azaldu du Ana del Val kultura diputatuak. Hala ere, 2021ean, sailak edizio honek nazioarteko izaera berreskuratzea aurreikusten dute, baita poesiako Champurcin eta saiakuntzako Becerro de Bengoa sarien edizioek ere.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide