Ikerketa abiatu du Arabako Fiskaltzak Caser egoitzan

Erredakzioa 2020ko uztailaren 2a

Pandemia bitartean, 19 lagun hil dira Caser egoitzan. / Alea

82 urteko gizon bat berandu ospitaleratzeko erabakian irregulartasunak izan ziren ala ez argitu nahi dute.

Arabako Fiskaltzak eginbideak abiatu ditu Gasteizko Caser Alto del Prado egoitzan jazotako 82 urteko gizonezko baten heriotza argitzeko. Gizarte zerbitzuetako hiru langilek jarri dute salaketa, hildakoaren biktima haiekin harremanetan jarri eta gero.

Pandemiaren kudeaketak Euskadin ireki duen lehen ikerketa judiziala da hau. Jarritako salaketaren arabera, 82 urteko gizon bat ez zuten ospitalera eraman garaiz, eta, lekualdaketa gauzatu ahal izan zutenean, ezin izan zuten ezer egin haren bizia salbatzeko. Koronabirusak jota hil zen ospitalean. Fiskaltzak eginbideak ireki ditu biktimaren ospitaleratzea atzeratzea zergatik erabaki zuten jakin nahi duelako, irregulartasunak egon ziren ala ez argitzeko.

Foru Aldundiak emandako datuen arabera, Caser Alto egoitzan 19 pertsona nagusi hil ziren pandemian. Zentroko langile sozio-sanitario bat ere hil zen bajan zegoela.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago