Gertukoa zaintzeko lehen urratsa gertukoa ezagutzea da, eta horretarako udako oporraldiak baino aukera hoberik ez dago. Urteko unerik onena da, gainera, errutinatik deskonektatzeko energia kargatzeko, koronabirusak gogoan eragin dizkigun arrailduren ostean.
Esperientzia ahaztezinak bizitzeko zortzi aukera proposatzen dizkizugu, herrialdeko zortzi kuadrilletan eta Arabako zortzi pertsona ezagunen eskutik: Juan Ibarrondo, Edurne Azkarate, Lurdes Lekuona, Vanessa Sanchez, Asier Amondo, Roberto Gonzalez de Viñaspre, Manex Agirre eta Edorta Lamo. Cicerone lanak egin ditu bakoitzak bere bizitokian, eta gustukoen duten txokoa aukeratu dute. Bide batez, toki kutun horiekin duten lotura pertsonala ere azaldu dute eta bertan gozatzeko oinarrizko aholkuak eman dituzte. Gogoan hartu!
Bestalde, Blaitu Arabaz proposamenean biltzen diren freskatzeko tokiak aurkituko dituzu. Ibai, laku eta ur-jauziak ezagutzeko 42 ibilaldi dira: Aguake ur jauzia (Antoñana), Fresnedoko ibai igerilekuak (Santikurutze Kanpezu), Igoroin sakana (Maeztu), Ihuda ibaiaren haitzartea (Okina), Zarpia ibaiaren sorburua (Kontrasta), Delikako arroila (Amurrio), Herrerias ibaiko putzuak (Erretes) eta Baia ibaiko ur jauziak (Zuia), besteak beste.