Baskonia87 |
Unicaja86 |
Gaurko garaipena partida soil bat baino gehiago izan zitekeela zekiten Baskoniak zein Unicajak, eta egoera hori agerian geratu da partida osoan zehar. Nekea eta urduritasuna nagusitu dira minutu askotan, eta jokalarien kalitatea beste batzuetan. Minutu onak eta txarrak tartekatu dituzte bi taldeek eta markagailuan gorabehera handiak izan dira egoera horren ondorio. Azken batean, berdintasuna nagusi.
Malagak hobeto hasi du partida, Baskoniak partzial sendo bati esker partida irauli egin du bigarren laurdenean eta garaipena bideratu zezakeela pentsatzen hasiak ziren zaletuak. Aldageletatik bueltan, ordea, lortutako aldea galdu eta noraezean ibili dira gasteiztarrak.
Azken minutuetan oso alde txikiak izan dira talde baten zein bestearen mesedetan, eta, horrenbestez, berdinduta bukatu dute bi taldeek, luzapenaren beharrean.
Luzapena ere ildo beretik joan da, eta Baskoniak partida galdutzat eman behar zuela zirudienean, azken esfortzuari esker puntu bakarragatik lortu dute garaipena. Suposatu dezakeen aurrerapausuagatik, denboraldiko garaipenik garrantzitsuena ezbairik gabe.
Lorpen honi esker Baskoniak final-erdietarako txartela eskuratzeko aukera ia bermatuta utzi du, multzoko beste partidetan gertatzen diren emaitzek baldintzatuta; baina inork ezingo du zalantzan jarri lanaren parti handiena eginda utzi dutela gasteiztarrek gaurkoan.