Bartzelona81 |
Baskonia75 |
Final-erdiak jokatu ahal izateko bi txartel bakarrik izango dira jokoan multzo bakoitzetik eta Bartzelonak gaurko garaipenari esker horietariko bat bereganatzea lortu du. Baskonia, aldiz, multzoko bigarren postuan Unicajarekin berdinduta dago hirugarren jardunaldia bukatuta, eta malagarrak izango dira hain zuzen hurrengo aurkariak, datorren asteartean (15:30).
Gaurko partidara Bartzelona eta Baskonia berdinduta iritsi dira sailkapenean, eta garaipena eskuratzeak titulurako bidean pausu erraldoia suposatu behar zuela bazekiten bi taldeek. Lehia gogorra izan da, defentsa gogorrak oinarritu dira eta jokalarien nekeak pilatzen doazela ikusteko aukera eman du. Ugariak izan dira partida osoan zehar, bi taldeetan, min eta zaintiratu keinuak. Astebetean hirugarren partida izan da, eta hilabeteetan zehar geldi egon ostean, sasoi fisikoari eusteko gaitasuna duen taldeak titulua irabazteko aukera izan du.
Momentuz aukerak izaten jarraituko dute gasteiztarrek, baina astearteko partidan garaipen bat baino gehiago egongo da jokoan.