Euskaraz egoki jardun nahi duzu enpresan eta ez dakizu nondik hasi?

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2020ko ekainaren 15a

Zeintzuk dira praktika egokiak eta eredugarriak Bai Euskarari Elkartearen arabera? Zer egin beharko luke egoki jardun nahi duen entitateak? Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko dauden irizpideei jarraiki, lau eremutan jaso dugu euskararen erabilerari dagokionez egoki aritu nahi duten enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek egin beharreko bidea.

Maddi Iregi lankideak ematen dizue praktika egokien berri hurrengo bideoan:

Arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea da Bai Euskarari Elkartearen helburua eta euskaraz aritu nahi duten enpresei, saltokiei eta era guztietako entitateei erreferentzia bat eskain nahi diegu  jarraibide hauekin, ziurtagiridunen adibideekin hornituta.

Jarraibide hauen inguruko zalantzaren bat edo aholkuren bat izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan info@baieuskarari.eus helbidean.

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago