Zinema aretoak berriz ere martxan Gasteizen

Erredakzioa 2020ko eka. 12a, 09:22

'Los profesores de Saint-Denis' izango da estreinaldietako bat.

Florida eta Gorbeia aretoak irekiko izango dira lehendabizikoak; segurtasun neurri handiekin egingo dute.

Gaurtik aurrera, zabalik izango dira berriz ere Florida eta Gorbeia zinemak, 17:00 eta 20:00etako emanaldiekin. Segurtasun neurri handiekin egingo dute; %60ko edukiera izango dute aretoek, eta sarreran gel hidroalkoholikoa, maskara bat eta buru-euskarri zorroa duen kit bat banatuko dute. Aretoetako airea etengabe berrituko dute.

Hiru hilabeteren ostean, besteak beste, Cartas a Roxanne, Los profesores de Saint-Denis eta Descubriendo a Ana Frank pelikulekin hasiko dira emanaldiak. Hurrengo egunetan Bizeten Carmen opera emanaldia ere eskainiko dute. 

Prezioak garai arrunt batean baino pixka bat baxuagoak izango dira eta butaka (zenbakituta) erreserbatu daiteke zinemaren webgunearen bidez. Boulevardeko Yelmoez gozatzeko itxaron egin beharko da, oraindik ez baitago berriz irekitzeko datarik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago