Euskadi Irratia kanpoan utzi du Alavesek

Erredakzioa 2020ko ekainaren 11

Euskadi Irratiko kazetariek ezingo dute kronika bertatik bertara egin. / Alaves

Euskarazko irratiko esatariek ez dute akreditazioa lortu.

Berria egunkariak jakitera eman duenez, Euskadi Irratiak ezingo du bertatik bertarako kontakizuna egin Alavesen partidetan. Espainiako Ligako Futbol partidak gaur hasi dira, eta zelaietara sartzeko baimena hedabide batzuek bakarrik jaso dute. Esatari kopuru mugatu batek izango du aukera horretarako.

Zazpi hedabidek izango dute Mendizorrotzean sartzeko aukera; besteak beste, Radio Vitoriak eta Radio Euskadik. Euskadi Irratikoek estudiotik egin beharko dute kontakizuna.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago