Berak idatzi eta zuzendutako euskarazko bigarren film luzea Irati izango da, eta Sitgeseko Zinemaldiak proiektu hori hautatu du Cannesko 2020ko Zinemaldiko Marche du Film ataleko Fantastic 7 espazioan aurkezteko; ekainaren 24an eta 26an izango da.
Fantastic 7 iaz sortu zuten etorkizuneko egileen lanei merkaturatzeko aukerak bilatzeko ekimen gisa. Ekainaren 24an proposamen guztien erakusketa egingo dute, eta 26an topaketa izango dute proiektuen egile eta ekoizle interesatuen artean.
Pertsonaia mitologiko eta misteriotsuak izango dira protagonista Urkijoren lan berri honetan. Laster berri gehiago iragarri ditu bere sare sozialen bitartez.