Eskerrik asko Bai Euskarari komunitateari!

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2020ko ekainaren 5a

Une zailak bizitzen ari dira Bai Euskarari komunitatea osatzen duten entitate asko eta asko, baita Bai Euskarari Elkartea bera ere; gure lan jarduera murriztu behar izan dugu, lantaldea ABLEE-ERTEan dago eta egoera ekonomikoan ere eragiten ari da egoera berri hau. Hala ere, orain arte bezala, alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eta gure komunitatearen beharrak asetzeko helburuarekin lanean jarraituko dugu. Egoera honetan, gainera, zenbait neurri mingarri hartu behar izan dugu, esate baterako, aurtengo Bai Euskarari Sariak ez banatzea. 

Aurreko asteotan lanean aritu gara Bai Euskarari komunitateari eskaintzen dizkiogun tresnak eta baliabideak hobetzeko eta berriak sortzeko. Era berean, datozen hilabeteotan komunitateko entitateei eskaintzeko neurri-zerrenda bat osatzen ari gara: intranet berritua, hizkuntza egoeraren segimendua egiteko fitxa berriak, baliabideen atala ziurtagiridunei egokitua, kartel txikiak edo itzulpen txikiak, etab.

Bestalde, Bai Euskarari Elkartearen egoera ekonomikoan ere eragiten ari da egoera hau. Gure aurrekontuan gutxienez % 25eko jaitsiera aurreikusi dugu. Horren jakitun, deskontuak eta bestelako neurriak lantzen ari gara komunitateari begira ere ahalik eta gutxien eragiteko. Elkar zaintzea eta elkar babestea da kontua. Une honetan komunitatearen elkartasunaren garrantzia azpimarratu nahi dugu, ahal dugun neurrian elkar babestuz eta lagunduz. 

Elkar zaindu eta elkar babestu

Gainera, beste zenbait neurri onartu ditugu gastuak murrizteari eta aurrekontua egokitzeari begira... Guretzat, zalantzarik gabe, mingarriena izango da ekainaren 19rako aurreikusita zegoen Bai Euskarari Sarien ekitaldia ez ospatzea, besteak beste, bertan ziurtagiriaren proiektuaren 20. urteurrena ospatu behar genuelako. 

Komunitateari ZORIONAK eta ESKERRAK ematea besterik ez da gelditzen.

Argi dago aste hauetan egoera nabarmen aldatu dela, eta jabetu gara aurrera egiteko eta babesteko zein beharrezkoa dugun elkarrekin egotea, elkarrekin lan egitea, elkar zaintzea eta elkarrekin saretzea.

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago