Moonshine Wagon oso proiektu berezia da. Bere soinua Estatu Batuetako bihotz sakonetik ateratzen dela dirudi-eta. Gainera, gasteiztar hauek euren autokarabana maitearen "gainean" dabiltza munduan barrena. Abentura itzel horrek autoeditatutako bi disko ekarri dizkigu dagoeneko. Zalantzarik gabe zuzeneko esperientzia ahaztezina eskaintzen duen taldea dugu.
Moonshine Wagon-ek kontzertu oso berezia eskainiko du Vital Fundazioa Kulturunean. Publikoa ez da bertan izango, baina taldea ekainaren 7an, igandea, 20:00etan, hemen izango duzu zain, etxetik mugitu barik bere zuzeneko onenaz goza dezazun.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.