Xabi Solano gure musikaren fusio bitxienetako baten erruduna dugu. Oso gurea den trikitixa rockera hurbildu zuen-eta. Etzakit, The Solanos eta Fermin Muguruza handiaren bandaren parte izan da. 2007an, Ferminen eraginez, bere ibilbidea markatuko zuen proiektu bat abiatzea erabaki zuen: Esne Beltza.
Xabi Solano Maiza kontzertu oso berezia eskainiko du Vital Fundazioa Kulturunean. Publikoa ez da bertan izango, baina bera ekainaren 12an, ostirala, 21:00etan, hemen izango duzu zain, etxetik mugitu barik bere zuzeneko onenaz goza dezazun.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.