Eragin mediatikorik izan gabe, egia esan, The Soulbreaker Company talde erreferentea da. Arabarrak 2005. urtean sortu ziren, Villa de Bilbao entzutetsuaren aintzatespena irabazteko balio izan zien demo bat argitaratuz. Ordutik etengabe hazten eta disko handiak sinatzen aritu dira, eta 2016aren amaieran kaleratu zuten La Lucha izan da azkena.
The Soulbreaker Companyk kontzertu oso berezia eskainiko du Vital Fundazioa Kulturunean. Publikoa ez da bertan izango, baina taldea ekainaren 5ean, ostirala, 21:00etan, hemen izango duzu zain, etxetik mugitu barik bere zuzeneko onenaz goza dezazun.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.