Erdi Aroko emakumeak protagonista

Erredakzioa 2020ko ekainaren 4a

Ekainaren 5ean izango da lehendabiziko saioa, 19:00etan. / Erdi Aroko Araba

Genero-rolak eta gizartean zuten boterea izango dute solasgai adituek saio birtualetan.

Ekaineko ostiraletarako jardunaldi bereziak antolatu ditu Erdi Aroko Araba elkarteak. Emakume izatea Erdi Aroan. Sexua, generoa eta boterea izeneko saio birtualak egingo dituzte ekainaren 5ean, 12an, 19an eta 26an, 19:00etan, elkartearen webgunean. Jardunaldi horien bidez, Erdi Aroko emakumeengana hurbildu nahi dute, "inolako aurreiritzirik gabe eta gaur egun haiei buruz ditugun estereotipoak salbatuz".

Emakumeek historian izan duten papera, beren garaian aurre egin behar izan zieten oztopoak eta, oro har, emakumeei buruz oraindik ditugun aurreiritziak birpentsatu nahi dituzte, elkartetik azaldu dutenez. Isabel Mellen, Gorka Lopez de Munain, Janire Castrillo eta Agurtzane Paz Moro izango dira hizlari saio hauetan; besteak beste, Erdi Aroko irudien esanahien inguruan arituko dira, edota Arabako noblezia izango dute solasgai. Gaztelaniaz izango dira hitzaldiak.   

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago