Langabezia

Maiatzean 379 lanpostu suntsitu dira Araban

Erredakzioa 2020ko eka. 2a, 10:57
Lanbidek Zabalganean duen bulegoa. / ALEA

Langabeziaren igoera bortitza apaltzen hasi da, baina apirileko datuekin alderatuta 379 langabe gehiago daude maiatzean Araban (%1,62ko igoera). Guztira, 23.782 arabar daude lanik gabe.

Azken hilabeteek ia 5.000 langabe gehiago sortu dituzte Araban, eta Covid-19aren krisiaren eraginez, langabezia 2016ko mailara itzuli da. Azken hiru hilabeteetako ezohiko egoeraren ostean, enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden 4.443 langabe gehiago daude, otsaileko datuekin alderatuta.

Maiatzean 379 lanpostu suntsitu ziren, apirileko datuekin alderatuta; hortaz, %1,62ko igoera izan da, eta, 2020ko maiatzaren amaieran, guztira 23.782 arabar daude lanik gabe.

Hala eta guztiz ere, Gizarte Segurantzako afiliazioa ere igo da, 1.200 pertsona gehiagorekin. Horrela, maiatzean 155.027 afiliatu zeuden Araban. Afiliazioaren igoerak nekazaritzaren sektorearekin estuki lotuta egon da.

41.285 langile ABLEE egoeran

Datu horiek ez dituzte kontuan hartzen aldi baterako lan erregulazio espedientean (ABLEE) murgilduta dauden pertsonak; hau da, ez dira langabe gisa agertzen estatistiketan.

Pasa den asteko datuen arabera, une honetan, 3.950 ABLEE martxan daude Araban, eta horrek 41.285 langile ingururi eragiten die.

Lanbideko bulegoak martxan

Astelehenean, ekainaren 1ean, Lanbideko bulegoek berriro ekin diote arreta presentzialari, baina komunikazio telematikoa sustatzen eta bultzatzen jarraituko dutela azaldu dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide