'Zuk zuretzat sortu' eta 'Ondo pentsatu' lanak, Euspot lehiaketako garaile

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2020ko maiatzaren 29a

Zer dago janzten dugunaren atzean? Gai horri erantzunez, 51 iragarki jaso dituzte aurten Euspot lehiaketan. Aurkeztu diren lanen artean, epaimahaiak iragarkirik onenaren saria Idoia Lahidalgaren eta Oihane Puertasen Zuk zuretzat sortu eta Julen Urtxegiren Ondo pentsatu lanei eman die. Mila euroko saria banatuko dute haien artean. Iragarkien «kalitate teknikoa» eta «mezuaren egokitasuna» izan da epaimahaiak gehien baloratu duena. Atzo, osteguna, banatu zituzten sariak, eta ekitaldia Internet bidez egin zuten. Bai Euskarari Elkarteak Publikoaren Saria eman zuen; Beñat Abasolo eta Markel Bazanbideren Zer dago zuk janzten duzunaren atzean? lanak jaso zuen ikusleen saria.

Euspoten webgunean ikus ditzakezue saritu guztien bideoak, baita sari banaketa osoa ere: https://euspot.eus/euspot-lehiaketako-sari-nagusia-eibar-eta-irun-artean-banatu-da/

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago