Bidaiatzea gustatzen zaizu? Bada, erronka honetan etxetik mugitu ere egin gabe mundu osoan zehar leku bitxiak ezagutzeko aukera izango duzu. Sarean aukera desberdin asko topatu ditzakezu etxetik mugitu gabe bidaiatzeko: bideoak, herrialdeen informazio turistikoaren webguneak, bidaia-literatura eta abar. Baina proposatzen dizugun erronka honetan, Google Earth webgunea erabiliko duzu.
Google Earth-ek Lurra planeta birtualki erakusten du eta satelite bidezko argazkietan oinarritzen den programa informatikoa da. Google Earth mapetako irudien gainjartze batez osatuta dagho: satelite bidezko irudiak, aireko argazkiak, mundu osoko SIG datu-ereduetatik datorren informazio geografikoa eta ordenagailu bidez sortutako ereduak.
Webgune horren bitartez, planteatuko zaizkizun galderei erantzunez, etxetik mugitu ere egin gabe munduan zehar bidaiatzeko aukera izango duzu. Beraz, lotu segurtasun-uhala, bidaia hastera doa eta!
Zer behar dugu?
Erronka honetan behar duzun gauza bakarra internetera konktatuta dagoen gailu bat da: telefono mugikorra, tableta edo ordenagailua.
Nola egin?
1- Google Earth-en sartu. Sartu Google Earth-en hurrengo linka sakatuta:
https://earth.google.com/web/@0,0,-24018.82718741a,36750128.22569847d,35y,0h,0t,0r
2- Webgunean nabigatu. Google Earth-eko webgunean sartzen zarenean aurreko irudia ikusiko duzu, eta bertan dauden botoietan sakatuz hurrengo ekintza asko egiteko aukera izango duzu, baina erronka honetnnerabiltzeko egokienak honako hauek dira:
- BILATZAILEA. Lupan sakatzean bilatzaile bat irekiko zaizu. Bilatzaile horretan nahi duzun lekua jarri eta zuzenean hara eramango zaitu.
- IRUDIA HANDITZEKO/TXIKITZEKO. Irudia gerturatzeko edo hurruntzeko balio du; oso baliagarria da, ikusi nahi duzun lekua xehetasun gehiagorekin ikusteko.
- HIRU DIMENTSIOTAN IKUSTEKO. Hiru dimentsiotan ikusteko aukera ematen duen botoia da. Sakatzean, ikusten ari zaren irudi laua hiru dimentsiotako irudi bihurtzen da (eta alderantziz).
- STREET VIEW. Kale-mailako panoramikak ematen ditu. Horretarako botoian sakatu eta irudian agertzen den “panpintxoa” nahi duzun lekura eraman dezakezu.
Beste aukera batzuk ere badaude, beraz, beldurrik gabe probatzen joan zaitez leku bakoitzaren ikuspegi desberdinak arakatzeko.
3- Galderak erantzun eta mundua ezagutu. Webgunean nabigatzen ikasi duzu, beraz, hasi zaitez mundua ezagutzen planteatzen zaizkizun galderei erantzunez.
Hurrengo lerroetan munduan dauden hainbat lekuri buruzko galderak planteatuko zaizkizu. Galdera horien erantzunak ez badakizkizu sarean bilatu eta galdera bakoitzaren erantzuna duzunean Google Earth-eko bilatzailean jarri eta galderan aipatzen den lekura birtualki bidaiatu eta ezagutu.
Galderak atalka aurkezten dira, beraien artean gai komun bat duten multzotan banatuta. Baliteke tokiren bat topatzeko bere gaztelaniazko edo ingeleseko izenarekin bilatu behar izatea.
GALDERAK:
ALTITUDEA
- Zein da Afrikako punturik altuena?
- Zein da munduko punturik baxuena?
- Zein da garaieravhandienean dagoen munduko hiriburua?
LATITUDEA
- Zein da Ipar polotik hurbilen dagoen leku biztanleduna?
- Zein da Hego polotik hurbilen dagoen leku biztanleduna?
- Zein da Ekuadorren dagoen eta ekuatoreko marrak bitan banatzen duen monumentua?
IRLAK
- Zein da habitatua dagoen irlarik txikiena?
- Zein da munduko irlarik handiena?
- Titikaka lakuan, ihi edo totoraz egindako irla flotatzaileetan bizi dira pertsonak daude. Zein dira irla horiek?
SUMENDIAK
- Zein da Europako sumendirik aktiboena?
- Zein da munduko sumendirik handiena?
- Zein da Espainiako sumendirik altuena?
ERAIKUNTZA BITXIAK ETA AZTARNATEGI ARKEOLOGIKOAK
- Zein da Indiako hilobi-monumenturik ezagunena?
- Zein da Mexikoko Yucatan estatuko aztarnategi arkeologiko ezagunena?
- Zein da Txinan aurki dezakezun eraikuntzarik garrantzitsuena?
NATURA ETA PAISAIA
- Zein da munduko basamorturik handiena?
- Zein da munduko ur-jauzirik handiena?
- Zein da munduko gatz-lautadarik handiena?
EUSKAL HERRIA
- Zein da Nafarroaren hegoaldean dagoen basamortua? Zein da Bizkaian dagoen munduko biosferako erreserba?
- Zein da geologiaren ikuspuntutik euskal kostaldeko tokirik ezagunena?
- Zein da Ipar Euskal Herriko hiririk handiena?
- Non bizi zara?
ERANTZUNAK
ALTITUDEA
- Zein da Afrikako punturik altuena? Kilimanjaro (Tanzania)
- Zein da munduko punturik baxuena? Itsaso Hila (Palestina, Jordania eta Israel)
- Zein da garaieravhandienean dagoen munduko hiriburua? La Paz (Bolivia)
LATITUDEA
- Zein da Ipar polotik hurbilen dagoen leku biztanleduna? Ellesmere irla (Kanada)
- Zein da Hego polotik hurbilen dagoen leku biztanleduna? Puerto Toro (Txile) / Amundsen-Scott base militarra (Hego poloa)
- Zein da Ekuadorren dagoen eta ekuatoreko marrak bitan banatzen duen monumentua? Munduaren Erdia hiria / Ciudad mitad del Mundo (Ekuador)
IRLAK
- Zein da habitatua dagoen irlarik txikiena? Just Room Enough (AEB)
- Zein da munduko irlarik handiena? Groenlandia
- Titikaka lakuan, ihi edo totoraz egindako irla flotatzaileetan bizi dira pertsonak daude. Zein dira irla horiek? Uroen irlak (Peru)
SUMENDIAK
- Zein da Europako sumendirik aktiboena? Etna (Italia)
- Zein da munduko sumendirik handiena? Mauna Loa (Hawai)
- Zein da Espainiako sumendirik altuena? Teide (Tenerife, Espainia)
ERAIKUNTZA BITXIAK ETA AZTARNATEGI ARKEOLOGIKOAK
- Zein da Indiako hilobi-monumenturik ezagunena? Taj Mahal (Agra, India)
- Zein da Mexikoko Yucatan estatuko aztarnategi arkeologiko ezagunena? Chichén Itzá (Yucatán, Mexiko)
- Zein da Txinan aurki dezakezun eraikuntzarik garrantzitsuena? Txinako Harresi Handia (Txina)
NATURA ETA PAISAIA
- Zein da munduko basamorturik handiena? Sahara (Aljeria, Txad, Egipto, Libia, Mali, Mauritania, Maroko, Niger, Mendebaldeko Sahara, Sudan eta Tunisia)
- Zein da munduko ur-jauzirik handiena? Salto del Angel (Venezuela)
- Zein da munduko gatz-lautadarik handiena? Uyuniko gatz-lautada (Bolivia)
EUSKAL HERRIA
- Zein da Nafarroaren hegoaldean dagoen basamortua? Errege Bardeak
- Zein da Bizkaian dagoen munduko biosferako erreserba? Urdaibai
- Zein da geologiaren ikuspuntutik euskal kostaldeko tokirik ezagunena? Zumaiako flysch-a
- Zein da Ipar Euskal Herriko hiririk handiena? Baiona
- Non bizi zara? Jarri hemen zure hiriaren izena