Belakorekin hasiko da gaur Kulturunea kontzertu sorta

Erredakzioa 2020ko mai. 22a, 10:55
Kontzertu zikloa aurkezteko agerraldia egin zuten atzo. / Vital Fundazioa

Vital Kutxaren eta EITBren webguneetan jarraitu ahal izango dira kontzertuak.

Gaur hasiko da Kulturunea euskal artisten kontzertu sorta, streaming bidez, Vital Kutxaren webgunean eta eitb.eus-en Kultura zuzenean atarian. Belako, Mikel Erentxun, Liher, Gari, Modus Operandi, Eñaut Elorrieta, The Soulbraker Company, Iñaki Palacios eta bere Banda, Moonshine Wagon, Xabi Solano eta Mikel Urdangarin izango dira Kulturunetik zuzenean eskainiko diren kontzertuen ziklo honetan.

Belakorekin hasiko da zikloa gaur bertan, maiatzaren 22an, 21:00etan. Vital Fundazioa Kulturunetik zuzenean izango da saioa, Ilaski Serranok aurkeztuta. Larunbatean Mikel Erentxunen kontzertua izango da, eta Liherrena igandean. Estilo eta genero desberdinetako artistak pasako dira taula gainetik, "zuzeneko musikari leihoa" ireki nahi dion egitasmoari esker. "Aukera ezin hobea da artearen mundua sustatzeko eta dinamizatzeko eta publikoa berriz erakartzeko", azaldu dute Vital Fundazioko presidente Jon Urrestik.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide