Elhuyar | #NikEtxeanEsperimentuak

'Jostailu ibiltaria'

Erredakzioa 2020ko mai. 21a, 11:53

Automata bat sortzen saiatuko gara, eta, prozesuan, makinen oinarrizko elementuak eta mekanismoak ezagutuko ditugu. Azalpen-bideoa ikusi eta urratsak jarraituz ea automata bat sortzeko gai zaren. Has gaitezen, ba!

Automata bat sortzeko prozesuan, eskultura mekaniko bat egiten dugun bitartean, makinen oinarrizko elementu batzuk ezagutuko ditugu. Mekanismo sinple hau nahi adina aldiz errepika dezakezu, jarraian, modu desberdinetan apaintzeko. Bigarren eta hirugarren aldiz saiatzean, barruko mekanismoan aldaketak egitea ere proba dezakezu, beti bera egin beharrean. Interneten hainbat eredu aurkituko dituzu ingelesezko “Kinetic Sculptures” bilatuta; halere, kontuan izan, kartoiekin egiten diren eskultura dinamiko horiek, oinarri-oinarrian, ideia bera konpartitzen dutela. Has gaitezen, ba!

Zer behar dugu?

  • Kartoia
  • Broxeta-zotzak
  • Lastotxoa
  • Zinta itsasgarria
  • Koloretako papera (edo paper zuria eta margoak)
  • Kola
  • Guraizeak

Nola egin?

1- Egitura prestatu.Ebaki kartoi-zatiak automataren egitura egiteko. Horretarako, gida gisa, erabili irudi hau:

Moztu ondoren margotu, nahi duzun kolorea erabilita. Emaitzak itxura hau izango du:

2- Egitura muntatu

  • Alboko piezen goiko aldean atximur egin, tolesteko errazagoa izan dadin.
  • Jarri hegala goiko markoaren barruan.
  • Egin gauza bera markoaren beste aldearekin.
  • Muntatu beheko aldea irudietan ikusten den bezala.

 

 

3- Muntatu espeka

  • Moztu broxeta-zotzaren lau zentimetroko zati bat.
  • Sartu mutur bat zirkuluaren zuloan, eta beste muturra beste zirkuluaren zuloan (ikusi irudia).

 

4- Espeka-zuhaitza

  • Sartu gutxienez 15 cm-ko luzera duen zotz bat bigarren urratsean egindako egituran.
  • 3. urratsean egindako espekak gehitu.
  • Bigarren pieza gehitu, argazkietan ikusten den bezala.
  • Automata zentratzeko espekak doitu. Joan probatzen, ondo mugitzea lortu arte.

 

 

5- Espekaren jarraitzailea muntatu

  • Goiko zulotik lastotxoaren zati txiki bat sartu. Horrek gainazal leuna emango du, makila errazago irristatzeko.
  • Pasa makila goiko aldetik.
  • Jarri kartoi-zati zirkular bat makilaren beheko aldean. Hau da espekaren jarraitzailea.

 

6- Doitu. Orain, zenbait proba eta doikuntza egin beharko dituzu.

  • Alboko paneleko palanka biratzean, espekaren jarraitzailearen palanka gorantz eta beherantz mugitu beharko da. Hala egiten ez badu, doitu espekak eta espekaren jarraitzailea.
  • Makilak espekekin eta espeka jarraitzailearekin itsatsi.
  • Probatu automata; ondo badabil, bildu espeka-ardatzaren muturrak zinta itsaskorrarekin alboko paneletan, atera ez daitezen.

 

7- Apainketa. Ia bukatu duzu! Apaindu zure automata txori eta zuhaitz batekin… edo bururatzen zaizunarekin!

 

Esperimentu hau Bizilabek argitaratu du (Elhuyarren eskutik) eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizkoa hemen duzu ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago