Elhuyar | #NikEtxeanEsperimentuak

'Logika logikoa'

Erredakzioa 2020ko mai. 20a, 11:39

Erronka honetan logika lantzeko ariketak topatuko dituzu. Erronka zailagoa edo errazagoa izango da kallkulagailua edo papera eta boligrafoa erabilitzen badituzu edo ez. Azalpen-bideoa ikusi eta urratsak jarraituz ea zenbat egiten dituzun ondo!

Jarraian topatuko dituzun asmakizunak ebazteko gai izango zara? Erronka zailagoa bihurtu nahi baduzu, saiatu kalkulagailurik gabe eta paper eta boligraforik gabe asmatzen! Hartu bakoitzarekin behar duzun denbora; pentsatu lasai. Amaieran aurkituko dituzu erantzunak.

Animo!

LOGIKAKO ARIKETAK

1- Zenbat triangelu daude irudi honetan?

2- Zenbat balio du irudiko fruta bakoitzak?

3- Pala batek eta pilota batek guztira 1,10 euro balio dute. Pilotak baino euro bat gehiago balio du palak. Zenbat balio du pilotak?

4- Aurkitu bost puntako izar perfektua marrazki honetan:

5- Hitz hauetako zein ez dator bat gainerakoekin? Zergatik?

LEHOIA – PUMA – TIGREA – LEOPARDOA – OTSOA – JAGUARRA

6- Lau irudi hauetako zein ez dator bat beste guztiekin? Zergatik?

7- Zein zenbaki beharko luke A-n eta B-n, hurrenez hurren?

8- Zein kodek jarraituko luke serie hau? 2Z3, 4Y5, 6X7. Aukeratu zerrenda honetatik:

  • 8S10
  • 8Y9
  • 8V9
  • 8W9


9- Zenbat laurden dira lau oso, sei erdi eta hiru laurden?

10- Aurkitu ereduarekin lotutako irudia.

11- Gazte-kuadrilla bat bideo-jokoak erostera joan da, aurreztuta dituzten 211 euroak hartuta. Bideo-joko bakoitzak 53 euro balio badu, zenbat erosi ahal izango dituzte?

12- Zein da falta den irudia?

13- Ama batek 40 urte ditu eta haren semeak 10. Horrela, amak semearen adina lau aldiz du. Zenbat urte igaro behar dira amaren adina semearen adinaren hirukoitza izan dadin?

14-Hautatu besteekin loturarik ez duen irudia.

ERANTZUNAK

1- 13 triangelu daude. Kanpoko triangelu handia, gehi hiru triangelu ertain, bakoitza 3 triangeluz osatua, gehi barruko 9 triangelu txiki.
2- Sagarrak 10 balio du, bananak 4 eta kokoak 2. Hiru ezezagun dituzten hiru ekuazio dira. Lehenengo ekuaziotik hasita ebazten dira, eta hurrengo ekuazioetan lortutako balioak aldatuz joaten dira.
3- Bost zentimo da erantzun zuzena. Pertsona askok erantzuten dute pilotak hamar zentimo kostatu behar duela. Hau da eman duzun erantzuna? Erantzun hori intuizioz iristen da burura, baina ez da zuzena. Pilotak hamar zentimo balio badu eta palak pilotak baino euro bat gehiago balio du; orduan, palak 1,10 euro balioko luke (biak batuta 1,20 euro). Hortaz, erantzun zuzena da pilotak 5 zentimo balio duela; palak euro bat gehiago balio duenez, 1,05 balioko du. Ondorioz, biak batuta, 1,10 euro.
4- Hemen ondo ikus dezakezu non dagoen:

5- OTSOA ez dator bat, kanidoa den bakarra baita. Beste guztiak felidoak dira.
6- D irudia. Irudi guztiek bloke zurien kopuru bera dute, D irudiak izan ezik.
7- 3 eta 3. Kanpokoetan konstantea da hirua. Barrukoetan, berriz, goranzko ordena jarraitzen da.
8- 8W9. Lehen zenbakia eta hirugarrena binaka handitzen doaz, eta erdiko hizkiak alfabetoa alderantziz jarraitzen du.
9- 31 laurden. Lau osok 16 laurden ditu, eta sei erdik 12. Denak batuta: 16 + 12 + 3 = 31
10- C irudia. Bi irudietan forma geometriko berberak daude, neurriz bat egiten ez badute ere.
11- Hiru. Laugarrena erosteko ia euro bat faltako zaie.
12- B irudia. Erlojuaren orratzen noranzkoan biratuz doa.
13- 5 urte. Horrela, semeak 15 dituenean amak 45 izango ditu.
14- C irudia. Kontuan izan aukera guztiak irudi handi bat direla, beheko eskuineko izkinan tamaina txikiagokoa irudi bat dutena. C irudiak ez du baldintza hori betetzen.

Esperimentu hau Bizilabek argitaratu du (Elhuyarren eskutik) eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizkoa hemen duzu ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago