Zanguango Teatro eta Iñaki Rikarte, Max sarietan finalista

Erredakzioa 2020ko mai. 14a, 12:22
Zanguango taldearen 'Al otro lado' kale ikuskizuna. / Kaleka

Kukai konpainiaren 'Gauekoak' dantza ikuskizuna ere hautatu dute irailean banatuko diren sarietan. 

Arte eszenikoen Max sariek hainbat euskal ordezkari izango dituzte aurten. Horien artean, Zanguango antzerki konpainia arabarraren Al otro lado aukeratu dute kale ikuskizun onenen artean, eta, bakarkako atalean, eszena zuzendari onenerako finalista da Iñaki Rikarte (Gasteiz, 1981) El desdén con el desdén lanagatik. 

Gainera, Barsanti (Kale gorrian) eta Kukai (Gauekoak) euskal konpainiak ere lehian izango dira, eta Fernando Bernues zuzendari donostiarra ere izendatu dute espazio eszeniko diseinu zuzendaritza atalean (Gauekoak). Espainiako arte eszenikoen sarietan, halaber, Teatro Lliure (Com els Grecs) Kamikaze (Jauría) eta (Shock) CDNeren obrak dira finalistak.

XXIII. edizio honetan guztira 386 ikuskizun aurkeztu dituzte, horietatik 159 hautagai izan dira eta 35 finalistak. Sariak irailaren 7an banatuko dituzte, Malagan. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide