Irabazleak

Leihotik kalera eta kaletik leihora: argazki lehiaketaren bi begirada irabazleak

Erredakzioa 2020ko mai. 13a, 14:07

Baditugu Leihotik Kalera argazki lehiaketaren bi irabazleak: 593 botorekin, Yone Estivariz izan da ALEAkideen sariaren irabazlea IN/OUT izeneko argazkiarekin; epaimahaiaren saria Goyi Martinezek irabazi du, Kale Gura argazkiarekin.

Hilabete baino gehiago daramagu itxialdian, baina egunotan konfinamendua arintzen hasi da. Nola bizi izan dituzue azken aste hauek? Nola biziko dituzue datozen egunak?

Apirilaren 30etik maiatzaren 8ra, Leihotik kalera argazki lehiaketa antolatu genuen ALEAn, konfinamenduaren zein deseskalatzearen bizipenak irudien bitartez elkarbanatzeko asmoz. Etxeko leihotik, etxe barruan edo kalean ateratako argazki ederrak elkarbanatu dituzte ALEAkideek.

Maiatzaren 13ra arte luzatu dugu bozketa epea, eta oso zaila izan da aurkeztutako 41 argazkien artean aukeratzea. Izan ere, argazki bikainak egin dituzte ALEAkideek: horietako batzuk kalitate handikoak, eta beste batzuk irudimenez beteta. Mila mila esker parte hartu duzuen guztioi! Eta zorionak irabazleei!

Bi irabazle atera dira lehiaketatik, eta GoPro motako kamera eta ALEAren produktu sorta eramango du bakoitzak:

ALEAkideen saria: IN/OUT - Yone Estivariz

593 boto lortu ditu ALEAkideen bozketa fasean.

Epaimahaiaren saria: Kale Gura - Goyi Martinez

ALEAko lantaldeak aukeratu du proposatutako gaiarekin bete-betean bat etortzeagatik, argazkiaren edertasunagatik, argi-ilunen erabileragatik, enkoadraketagatik, eta ez dugu gezurrik esango: jakina, katu polit-polit bat ateratzen delako.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago